Jon
Martín Etxebeste
Ikerketa taldea: LAIDA: Literatura e Identidad. Literatura, Sociedad y Cultura
E-maila: jon.martine@ehu.eus
Web-orri pertsonala: https://orcid.org/0000-0002-0137-9150
Doctor por la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea con la tesis Xabier Leteren kantagintzaren azterketa gaiak eta ahozkotasuna 2022. Tesiaren zuzendaria Dr. Jon Kortazar Uriarte.
Jon Martin-Etxebeste (Oiartzun, 1981) EHU/UPVko ikerlaria eta irakaslea da. Haur Hezkuntzan graduatua eta Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua da eta Psikodidaktikako masterra burutu du eta doktore da atal berean. ‘Xabier Leteren kantagintzaren azterketa: gaiak eta ahozkotasuna’ doktorego tesia defendatu zuen 2022an. Ikerlari multidiziplinarra da: hizkuntzaren, literaturaren eta komunikazioaren esparruak lantzen ditu eta haiek lantzeko dauden oztopoak detektatzen eta leuntzen dituzten ikerlanak egiten ditu normalean. Unibasq-en akreditazioa du: Giza zientziatan (agregatua) eta Gizarte zientziatan (atxikia). Donostiako Hezkuntza Fakultatean Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean dihardu honako irakasgaia ematen: Hizkuntza eta Literaturaren didaktika (Haur Hezkuntzako graduan, 3. mailan). Aurretik, Leioako Campusean izan zen irakasle, beste lau urtez. Irakasleen etengabeko formakuntzarako Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Prest Gara! programako ikastaroak ematen ditu 2019/20 ikasturtetik. Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoei zuzenduak (ikasle etorri berrien hizkuntza lanketan oinarrituak) zuzentzen ditu nagusiki, eta hurrengo ikasturtetik aurrera baita Haur Hezkuntzako irakasleei zuzendutako espezializazio ikastaroak ere. Komunikazioaren alorrari dagokionez, zenbait hedabidetan lanean jardun da kazetari gisa (Egunkaria, Berria, Oarsoaldeko Hitza, Bertsolari aldizkaria...), iritziak eta erreseinak idatzi izan ditu El Correo eta El País-erako. ETBko Mihiluze saioan gidoilari izan zen, eta Komunikazio teknikari lanak egin ditu Ekogunean eta Errenteriako Udalean. Hezkuntzari dagokionez, bertsolaritza klaseak eman ditu Hezkuntza Arautuan hainbat urtez; zenbait Eskola Libretan kolaboratu du eta; Seaskan eta Orereta ikastolan Haur Hezkuntzako irakasle izan da. Hainbat material didaktikoren egilea da; nabarmenena agian Santillana-Zubia argitaletxearentzat egindako Euskara eta Literaturako liburua izan daiteke. Zientzia dibulgazioa da bere indarguneetako bat. Maiz zabaldu du bere jakintza hedebideen bidez edo baita kongresuetan ere. Lizentziaturak eta graduak, masterrak eta doktoregoa Haur Hezkuntza (0-3 tailerrak minorra) Publizitatea eta Harreman Publikoak Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Masterra eta doktoregoa Psicología: Individuo, Grupo, Organización y Cultura (tesinaren faltan)