Imagen del grupo de investigación

Landare ekoizpenak gaur egun bilakaera etengabea du, eta, horregatik, beharrezkoa da ikerketa prozesuak martxan jartzea, elikagaien segurtasuna eta sektorearen produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko. NEIKER prozesu horien abangoardian dago, bertako barietateak lortzeko, gure ingurumen baldintzetara egokituta, nekazaritzako produkzio sistemak eta praktikak optimizatzeko, eta amaierako produktuaren ezaugarriak hobetzeko. Urteetan zehar metatu den ikerketa genetiko tradizionalaren expertise guztiari esker, berrikuntzaren alde etengabe egiten dugun apustuarekin batera, ezagutza hori nekazaritzaren sektorera transferitu dezakegu, eta ekoizpen prozesuetan balioa sortu. Horrenbestez, klima aldaketak laboreen gain duen inpaktua minimizatzen laguntzen dugu, eta produktu agroekologikoen eskaera gero eta handiagoari erantzuten, ekonomikoki errentagarriak eta lehiakorrak izanik.

Ikertzaileak

Sailkapenak

  • Ikastegiak: NEIKER Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea