Ikasleen ikasmoldea neurtzeko galdetegia"Revised two-factors Study Process Questionnaire" lanabesaren egokitzapena euskarara
- Garcia Martin, Maria Teresa
- García Fernandez, Iñaki
ISSN: 1130-5738
Argitalpen urtea: 2014
Zenbakia: 90
Orrialdeak: 77-96
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Laburpena
Lan honetan The Revised two-factor Study Process Questionnaire lanabesa euskarara egokituta eta haren ezaugarri psikometrikoak aurkezten dira. Lanabes horrek ikasleen ikasmoldea neurtzen du eta Student Approaches to Learning paradigma teorikoan oinarritzen da. Emaitzek baieztatu zuten jatorrizko egileek proposatutako faktore-egitura. Horrez gain, eskalek fidagarritasun-koefiziente onargarriak erakutsi zituzten eta lanabesaren aldibereko baliozkotasuna egokia izan zen.