Ezagutzan oinarritutako giza jardueren eredu dinamiko eta pertsonalizatuak ikasten
- Gorka Azkune
- Aitor Almeida
- Diego López-de-Ipiña
- Liming Chen
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2016
Título del ejemplar: 2013-2014 Euskal tesien 10 pasarte
Número: 1
Páginas: 7-17
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Gizakietara egokitutako teknologiak garatzeko, ezinbestekoa da makinek giza jarduerak antzemateko gaitasuna izatea, sentsoreak eta konputazio-gailuak erabiliz. Horretarako, antzeman nahi diren jarduera horien eredu konputazionalak sortu behar dira. Gaur egun, jarduera-ereduak sortzeko garaian, bi joera nagusi aurki daitezke: datuetan oinarritutako ereduak eta ezagutzan oinarritutakoak. Biek ere abantaila eta desabantailak dituzte. Lan honen helburua da bi joerak elkartzea eredu dinamiko eta pertsonalizatuak lortzeko, ezagutzan oinarritutako eredu orokor batzuetatik hasita. Modu horretan, pertsona bakoitzaren bilakaerara egokitutako modelatze-prozesuak lor daitezke.