Ezagutzan oinarritutako giza jardueren eredu dinamiko eta pertsonalizatuak ikasten

  1. Gorka Azkune
  2. Aitor Almeida
  3. Diego López-de-Ipiña
  4. Liming Chen
Aldizkaria:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Argitalpen urtea: 2016

Zenbakien izenburua: 2013-2014 Euskal tesien 10 pasarte

Zenbakia: 1

Orrialdeak: 7-17

Mota: Artikulua

DOI: 10.1387/EKAIA.14662 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openSarbide irekia editor

Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Laburpena

Gizakietara egokitutako teknologiak garatzeko, ezinbestekoa da makinek giza jarduerak antzemateko gaitasuna izatea, sentsoreak eta konputazio-gailuak erabiliz. Horretarako, antzeman nahi diren jarduera horien eredu konputazionalak sortu behar dira. Gaur egun, jarduera-ereduak sortzeko garaian, bi joera nagusi aurki daitezke: datuetan oinarritutako ereduak eta ezagutzan oinarritutakoak. Biek ere abantaila eta desabantailak dituzte. Lan honen helburua da bi joerak elkartzea eredu dinamiko eta pertsonalizatuak lortzeko, ezagutzan oinarritutako eredu orokor batzuetatik hasita. Modu horretan, pertsona bakoitzaren bilakaerara egokitutako modelatze-prozesuak lor daitezke.