Eko-berrikuntza sustatzen duten faktore eragile batzuen azterketa meta-analisiaren bidez

  1. Artitzar Erauskin Tolosa
  2. Eugenio Zubeltzu Jaka
Revista:
Revista de dirección y administración de empresas = Enpresen zuzendaritza eta administraziorako aldizkaria

ISSN: 2341-0108

Año de publicación: 2016

Número: 23

Páginas: 53-74

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Revista de dirección y administración de empresas = Enpresen zuzendaritza eta administraziorako aldizkaria

Resumen

Berrikuntza epe ertain zein luzean ekonomi hazkundearen giltzarria izan den heinean, berrikuntza berdea, edo eko-berrikuntza, ondorengo hamarkadetan ekonomiaren hazkunde berdea sustatuko duen indar eragile moduan aurreikusten da. Azken urte hauetan eko-berrikuntzari loturiko jarduerak aurrera eramatea ahalbidetzen dituzten faktoreak zeintzuk diren zehazteko esfortzu handia burutu da. Neurri batean faktore hauen multzo nagusiak zeintzuk diren, modu orokor batean, adostuta badago ere orain arte garatu diren lan enpirikoek ez dute zehaztu zeintzuk diren eko-berrikuntza sustatzen duten faktorerik esanguratsuenak. Ikerketa lan honen helburua, beraz, eko-berrikuntza sustatzen duten faktore ezberdinen eta eko-berrikuntza jardueren arteko harremana aztertzea da. Horretarako 2007 eta 2016 urteen artean argitaratuko 21 lan enpiriko oinarritzat harturik meta-analisiaren metodoa erabiliko da.