Blokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanokonposatu film meheaknanopartikulen dispertsioaren eragina
- Irati Barandiaran
- Galder Kortaberria
ISSN: 0214-9001
Argitalpen urtea: 2018
Zenbakien izenburua: 2015-2016 Euskal Tesien 15 pasarte
Zenbakia: 1
Orrialdeak: 9-19
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Laburpena
Nanokonposatu organiko/inorganikoak gizartean sortzen ari diren behar berriei erantzuteko hautagai egokiak dira, izan nanoelektronikan, fotonikan, energia-pilaketan, katalisian, estalduretan, etab. Horien artean blokezko kopolimero eta nano-partikula magnetikoetan oinarritutako nanokonposatuak dauzkagu, zeintzuek aplikazio horietarako propietate interesgarriak dituzten. Lan honetan blokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoz osatutako nanokonposatu film meheak aztertu dira, nanopar-tikulen dispertsiorako teknika desberdinak landuz eta horiek blokezko kopolimeroen nanoegituraketan duten eragina aztertuz, baita nanokonposatuei transferitutako propie-tate magnetikoak ere.