IKERBASQUE. Basque Foundation for Science
(i2basque. Research and Academic Network)
CIF: G01413459
Euskadi plaza 5
48009 Bilbao
Gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honetan:
info@ikerbasque.net
ATARIAREN HELBURUAK
Euskal Zientzia Sistemaren Ikerketaren Ataria informazio-sistema bat da, eta aukera ematen du I+G+Bren
egitura arakatzeko, ikerketa zientifikoko arlo bateko adituak aurkitzeko eta Euskal Zientzia Sistemak
egindako ikerketaren emaitzak eskuratzeko. Gainera, erakunde gordailua da.
Euskal Zientzia Sistemaren Ikerketaren Atarian sartzean, jarraian azaltzen diren erabilera-baldintzak
onartzen dituzu.
SARBIDEA
Web honetako edukietara sarbidea, erakundeak ezartzen duen politikaren arabera egingo da.
Euskal Zientzia Sistemak edozein unetan, eta aldez aurretik jakinarazi gabe, aldatu ahal izango du
webguneko informazioa, eta hura osatzen duten eduki eta zerbitzuak desaktibatu eta/edo ezeztatu ahal
izango ditu. Era berean, Euskal Zientzia Sistemak berarentzat gordetzen du erabilera-baldintza hauek
eguneratzeko eskubidea.
Webgunerako sarbidea doakoa da. Eskainitako edukiak eta zerbitzuak legearen arabera egoki erabiltzeko
konpromisoa hartzen du erabiltzaileak. Erabiltzaile batek hemen zehaztutako legezko ohartarazpenak eta
erabilera-baldintzak betetzen ez baditu, Euskal Zientzia Sistemak berarentzat gordetzen du erabiltzaile
horri sarbidea eragozteko eskubidea, bai eta bere eskubideak defendatzeko beharrezkoak diren legezko
ekintzak abiarazteko eskubidea ere.
Webgunean sartzeak eta hura erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak guztiz onartzen dituela legezko
ohar honetan zehaztutako baldintzak, eta horiek erabat betetzera behartzen duela bere burua.
Erabiltzaile gisa, gune honetan sartzen den pertsona orok betebehar hauek bete behar ditu:
Euskal Zientzia Sistemaren Ikerketaren Ataria arduraz eta zuzen erabiltzea, eta gaizki
erabiltzearen ondoriozko edozein erantzukizun bere gain hartzea. Hori dela eta, ezin izango da
Euskal Zientzia Sistemaren Ikerketaren Ataria erabili legearen, moralaren, onartutako ohitura onen
edo ezarritako orden publikoaren aurkako jarduerak egiteko, ez eta legez kontrako eta debekatutako
xede edo ondorioekin, edo hirugarrenen eskubide eta interesen kalterako direnekin.
Identifikatzeko emandako informazioa egiazkoa eta eguneratua izan beharko da. Erabiltzailea baino
ez da izango betebehar hori betetzearen eta identifikatzeko emandako informazioaren erantzule.
Debekatuta dago beste batzuei jazartzea, irain egitea, horiek gutxiestea edo nolabait ezestea, bai
eta Euskal Zientzia Sistemaren Ikerketaren Atariko beste erabiltzaile batzuei buruzko informazio
pertsonala jaso edo gordetzea ere, datuak babesari buruz indarrean dagoen legedia bete gabe.
Debekatuta dago Euskal Zientzia Sistemaren Ikerketaren Atariko edukiak saltzea, bai eta
erabilera-baldintza eta politika hauen aurkako beste edozein erabilera ere.
ERABILTZAILE GISA NABIGATZEA
Zerbitzu jakin batzuk eskuratu ahal izateko, Euskal Zientzia Sistemaren Ikerketaren Atarian
erabiltzaile gisa identifikatu behar da aldez aurretik.
Identifikazioa Dialnet bidez egiten da, erakunde-erabiltzailearen kontuarekin identifikatuz.
Euskal Zientzia Sistemaren Ikerketaren Atarian erabiltzaile erregistratu gisa lehen aldiz sartzean
berariaz onartu behar da datu pertsonalak babesteko adierazpena.
JABETZA INTELEKTUALA
Euskal Zientzia Sistemaren atari honetan dagoen informazio guztiaren jabea eta/edo lizentziaduna da,
bai eta haren diseinu grafikoaren, irudien, datu-baseen, aurkibideen, iturri-kodeen, marken eta
logotipoen jabea eta/edo lizentziaduna ere, eta babestuta daude Jabetza Intelektualaren Legean eta
Marken Legean xedatutakoaren arabera.
Horiek eskura eta erabilgarri jartzeak ez dakar, inola ere, haien titulartasuna uztea edo
erabiltzaileari erabilera-eskubide bat ematea. Horrenbestez, erreprodukzio, kopia, banaketa oso edo
partzial, edo merkaturatze orok Euskal Zientzia Sistemaren aurretiazko eta idatzizko baimena beharko
du, eta sortutako kalte eta galeren ordaina jasotzeko behar diren legezko ekintza guztiak gauzatzeko
eskubidea izango du erakundeak, webgunea behar ez bezala erabiliz gero. Halaber, erabiltzaileak webgune
hau baldintza orokor hauek eta/edo indarrean dagoen legedia urratuz erabiliz gero, kalte-ordaina eman
beharko dio erakundeari sortutako kalte edo galerengatik.
ESTEKAK ETA BANNERRAK
Web-orri honetan hirugarrenek kudeatutako beste atari batzuetarako estekak edo loturak egoteak
informatzeko helbururik baino ez du, eta ez du esan nahi Euskal Zientzia Sistemak atari horiek
gomendatu eta/edo bermatzen dituenik, horien gainean ez baitu inolako kontrolik, eta ez baita atari
horietako edukiaren erantzule.
Edozein erabiltzailek, erakundek edo webgunek Euskal Zientzia Sistemaren Ikerketaren Atarirako
estekaren bat ezarri nahi badu, orri nagusira edo beste edozeinetara bideratu ahal izango du.
Euskal Zientzia Sistemak ez du ahalmenik webgune honetara bideratzen duten estekak dituzten beste
webguneek eskaintzen dituzten zerbitzuak, produktuak, edukiak eta informazio guztia ezagutzeko,
kontrolatzeko eta onartzeko. Ondorioz, Euskal Zientzia Sistemak ezin du inolako erantzukizunik bere
gain hartu atari honetara bideratzen duen web-orriari buruzko edozein alderdi dela eta.
COOKIE-POLITIKA
Batzuetan baliteke cookie izeneko teknologia erabiltzea, eduki eta/edo zerbitzu jakin batzuk modu
pertsonalizatuan eman ditzagun. Cookie bat datu-elementu txiki bat da, zeina webgune batek
erabiltzailearen web-nabigazioko programara bidal baitezake.
Elementu hori, era berean, erabiltzailearen ordenagailuko disko gogorrean gorde daiteke, gure webgunera
itzultzen denean hura ezagutu ahal izateko. Nolanahi ere, erabiltzaileak nabigazio-programaren
lehentasunetan zehaztu dezake beti abisu bat jaso nahi duela cookie-ren bat onartu aurretik.
cookie-ek honako datu hauek gordeko dituzte: erabiltzailea webgunean sartu zen azken aldiaren
hizkuntza, eguna eta ordua; erabiltzaileak gure webgunerako lehen bisitan hautatu zituen edukien
diseinua, eta eremu mugatuetan sartzeko kontrolean esku hartzen duten segurtasun-elementuak.
Gune honetan cookie mota hauek erabiltzen dira:
Cookie propioak: editoreak berak kudeatzen duen eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko
baliatzen den gailu edo domeinu batetik erabiltzailearen terminal-ekipamendura bidaltzen diren cookie-ak
dira.
Hirugarrenen cookie-ak: editoreak kudeatzen ez duen gailu edo domeinu batetik erabiltzailearen
terminal-ekipamendura bidaltzen diren cookie-ak dira; izan ere, beste erakunde batek tratatzen ditu
cookie-en bidez lortutako datuak.
Cookie teknikoak: erabiltzaileari web-orri, plataforma edo aplikazio batean nabigatzeko eta
bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diote, editoreak web-orriaren kudeaketa
eta operatiboa ahalbidetzeko eta bere funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.
Cookie analitikoak: cookie hauek aukera ematen diote beren arduradunari erabiltzaileek
webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko (iragarkien zer eragin duten
kuantifikatzea barne). Cookie mota horrekin jasotako informazioa webguneen, aplikazioaren edo
plataformaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, eta haien xedea da erabiltzaileak zerbitzuaz nola
baliatzen diren adierazteko datuak aztertzea eta zerbitzuan hobekuntzak egitea.
Zer helburu dituzte?
Helburu askotarako balio dute, hala nola nabigazio-ohiturak lortzeko edo edukia erakusteko
modua pertsonalizatzeko (hizkuntza, adibidez).
Jarraian, erabilitako cookie-ak, helburua, cookie-aren jabea eta gordetzeko denbora deskribatuta daude.
Cookie-aren izena
Cookie mota
Helburua
Erakunde arduraduna
Aktibatuta dagoen denbora
_ga
Analitikoa
Cookie hau Google Analytics-ek instalatzen du. Cookie-a bisitarien, saioen eta kanpainen datuak
kalkulatzeko eta webgunearen erabileraren jarraipena egiteko erabiltzen da, webgunearen txosten
analitikoa egite aldera. Cookie-ek informazioa modu anonimoan gordetzen dute, eta ausaz
sortutako zenbaki bat esleitzen dute bisitari bakarrak identifikatzeko.
Google
2 urte, saioa hasten denetik
_gat
Analitikoa
Google Universal Analytics-ek cookie hauek instalatzen ditu eskaera-abiadura murrizteko eta
trafiko handiko guneetan datuen bilketa mugatzeko.
Google
Minutu bat
_gid
Analitikoa
Cookie hau Google Analytics-ek instalatzen du. Cookie hau erabiltzen da bisitariek webgunea
nola erabiltzen duten jakiteko informazioa gordetzeko, eta webgune hori nola funtzionatzen ari
den azaltzen duen txosten analitiko bat sortzen laguntzeko. Bildutako datuak –bisitarien
kopurua, nondik datozen eta orriak barne– modu anonimoan agertu ziren.
Google
24 ordu
utma
Analitikoa
Google Analytics-ek cookie hau erabiltzen du erabiltzaileak eta saioak bereizteko. JavaScript
exekutatzen denean eta __utma cookiea erabiltzen ez denean sortzen da cookie-a. Cookie-a
eguneratu egiten da Google Analytics-era datuak bidaltzen diren bakoitzean.
Google
2 urte, saioa hasten denetik
cookie-agreed
Teknikoa
Erabiltzaileak cookie-ak onartzen dituela jasotzen du.
Propioa
99 egun
cookie-agreed-categories
Teknikoa
Erabiltzaileak aukeratutako cookie-kategoriak jasotzen ditu.
Propioa
99 egun
Cookie-ek honako datu hauek gordeko dituzte: erabiltzailea webgunean sartu zen azken aldiaren hizkuntza,
eguna eta ordua; erabiltzaileak gure webgunerako lehen bisitan hautatu zituen edukien diseinua, eta
eremu mugatuetan sartzeko kontrolean esku hartzen duten segurtasun-elementuak.