Imagen del Ikastegia BCMaterials

BCMaterials, Basque Center on Materials, Applications and Nanostructures, Ikerbasquek (zientziarako euskal fundazioa), eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 2012ko ekainean sortutako materialak, haien aplikazioak eta nanoegiturak ikertzeko zentro bat da. BCMaterials BERC´s-en sarean (Basque Excellence Research Centers-Bikaintasun Ikerketarako Euskal Zentroak) barne dago, eta zentroaren xedea materialen belaunaldi berrietan jakintza sortzea da, jakintza hori soluzio (multi)funtzionaletan eta gailu berrietan bihurtzeko gizartearen onurarako. 4.0 industriarako eta Internet of Things (gauzen interneta)-erako erabakigarriak diren sentsoreetan eta eragingailuetan erabiltzen diren materialak garatzen, ebaluatzen eta implementatzen ditugu. Gure ikerkuntza aplikazio biologiko eta biomediku aurreratuetarako materialetan, eta energiarako (energiaren sorrera eta biltegia) materialetan datza, besteak beste, gaur egungo teknologia berriak bultzatzen diren paradigmak direnak. Bizitza hobe batentzako materialekin” lan egiten dugu, materialez eta bizitza hobetzeko helburuaz motibatutak…baizik eta gu guztiontzako bikaintasun zientzia eta teknologiaren bitartez “bizitza hobe batentzako” motibaturik ere! Gure konpromezua gizartearekiko ez datza bakarrik ikerkuntzan, garapenean eta teknologia-transferentzian, baizik eta zientziaren hedapenean eta goi-mailako zientzilari berrien prestakuntzan.

Web-orria: https://www.bcmaterials.net/

E-maila: info@bcmaterials.net

Bld. Martina Casiano, 3rd. Floor, UPV/EHU Science Park, Barrio Sarriena s/n, 48940 Leioa, Spain

+34 946128811