Imagen del Ikastegia Achucarro Basque Center for Neuroscience

Ikerbasque – Zientziarako Euskal Fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitareak (UPV/EHU) neurozientzien ikerketarako Euskal ikerketa zentroaren sorrera bultzatzen dute. Zentro honek, burmuinaren ikerketan aitzindari izandako Nicolas Achucarro (Bilbao, 1880-1918) bilbotar ikertzailearen memoriari omenaldia egin nahi dio. Achucarro zentroaren helburu estrategiko nagusia gizartearen garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrean laguntzean da. Horretarako, burmuin osasuntsu eta gaixoan, neurona-glia erlazioaren biologian, nazioarte mailan, ikerkuntza nabarmena garatu nahi dugu. Honako ikerkuntza ikuspegiaren bidez, alde batetik neurozientzialarien belaunaldi berrien trebakuntzan lagundu ahal izango dugu, eta bestetik, gizakion burmuinaren ezagutzaren inguruko komunikazioan eta hedapenean agente aktibo bat izaten. Achucarro zentroak burmuinaren funtzio fisiologiko eta fisiopatologikoen inguruan eraikitzen ditu bere ikerketa interesen ardatzak, halaber: - Neurona zirkuituen informazio prozesamendua eta antolaketaren ulermen sakona; - Neurona zirkuituen jatorri genetiko eta molekularra, garapen eta zahartze aroetan; - Burmuinaren neuronen-endekapen eta autoinmune gaixotasunen mekanismo genetiko, molekular eta zelularrak; eta - Burmuinaren gaixotasunen tratamendurako estrategia berrien garapenera laguntzen duen ikerketa traslazionala.

Web-orria: https://www.achucarro.org/

Zuzendaria: Ignacio Torres Alemán

E-maila: info@achucarro.org

Parque Científico UPV/EHU, Edif. Sede, Planta 3 E-48940 Leioa (Bizkaia)

(+34) 946 018 135