Biomarkatzaile molekularrak Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren diagnostikoan

  1. Pilar Vivas Álvarez
  2. Leire Borrega-Román
  3. Miquel Saumell-Esnaola
  4. Imanol González-Burguera
  5. Gontzal García del Caño
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Año de publicación: 2024

Número: 45

Páginas: 35-50

Tipo: Artículo

DOI: 10.1387/EKAIA.24470 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumen

Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) gaixotasun neurodegeneratibo heterogeneo eta sendaezina da. Goiko eta beheko neurona motorren endekapena eta bizkarmuineko alboko kordoiaren esklerosia dira zigilu histopatologiko nagusiak. Adierazpen klinikoetan aldakortasun handia dagoen arren, ahultasun orokorra, faszikulazioak eta espasmoak gertatzen dira neurona motorren endekapenaren eta muskulu-atrofiaren ondorioz, eta baita portaera- eta kognizio-asaldurak ere garuneko kalte zabala dela eta. Mutazio genetikoek gaixotasunaren bi adierazpen nagusietan (AEA esporadikoa eta familiako AEA) eragiten dute. Identifikatu diren gene inplikatuen artean, C9orf72, SOD1, TARDBP eta FUS dira nagusiak, baina gene horiek AEA esporadikoaren kasuen % 15 eta familiako AEA kasuen % 66 baino ez dituzte azaltzen. Egungo tratamenduek sintomatologia moteltzea dute helburu, eta dauden terapia farmakologikoak urriak eta eraginkortasun txikikoak dira, gehienbat diagnostikoa beranduegi egiten delako. Izan ere, AEA diagnostikatzeko eta gaixotasunaren larritasuna jarraitzeko erabiltzen diren eskalak sintomen eta zeinuen balorazioan oinarritzen dira, eta horiek kalte neuronala dagoeneko gertatu denean adierazten dira. Hortaz, premiazkoa da AEAren diagnostiko goiztiarrerako biomarkatzaile espezifiko eta fidagarriak aurkitzea. Orain arte, fluido biologikoetan gehien aztertu diren eta emaitzarik sendoenak eman dituzten biomarkatzaileak C9orf72 genetik eratorritako proteinak, TDP-43 proteinaren aldaerak eta neurofiruen azpiunitateak dira. Hala ere, hainbat ikerlanek hanturaren markatzaileak eta markatzaile metabolikoen garrantzia ere azpimarratu dute AEAren diagnostiko-biomarkatzaile gisa. Dena den, oraindik ez da aurkitu behin betiko biomarkatzailerik AEA estratifikatzeko, beste entitate nosologiko batzuetatik bereizteko eta gaixotasunaren jarraipena egiteko, eta ebidentziek biomarkatzaileen konbinazioak beharko direla erakusten dute. Nolanahi ere, biomarkatzaile berriak aurkitzeko, ikerketa gehiago egin behar da gaixotasuna bera ulertzeko; izan ere, AEA interakzio-mekanismo ugariren emaitza da, eta urrun gaude etiopatogenia eta fisiopatologia beren osotasunean ulertzetik.