Unibertsitateko ikasleen ohiturak ikasketa alderantzikatua (flipped learning)metodologia barneratzeko
- María Milagros Ronco López (ed. lit.)
- Ander Goikoetxea Pérez (ed. lit.)
Editorial: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea
ISBN: 978-84-1319-148-5
Año de publicación: 2019
Páginas: 31-36
Congreso: Ikasnabar (10. 2018. null)
Tipo: Aportación congreso
Resumen
Ikasketa alderantzikatua (edo flipped learning) gero eta interes handiagoa pizten duen metodologia dugu, zeinean, ikasleek bideoak ikusten dituzte ikasteko etxean, ondoren klase-orduetan ikusitakoa zuzenean praktikan jartzeko. Metodologia hura erabili aurretik, interesgarria zaigu jakitea ikasleek euren kabuz bideoak ikusten dituzten ikasteko asmoarekin eta horretarako ohitura duten. Ikerketa honen xedea Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) kazetaritzako ikasleek sarean dauden bideoak ea ezaguera handitzeko erabiltzen dituzten eta zer nolako erabilera ematen dieten jakitea da. Gauzak horrela, 2018an kazetaritzako ikasleei egindako inkestaren arabera, helburu horrekin gehiengo zabal batek noizbait bideoak ikusi dituztela ondorioztatu da. Bakar batzuek, aldiz, ez dute sekulan bideorik ikusi gai zehatz bati buruz gehiago sakontzeko. Gauza praktikoetarako jotzen dute bideotutorialetara gehienek, bai youtubera zein espezializatutako kanaletara ere. Halaber, hainbatek klase orduetan emandako atal teorikoan sakontzeko asmoz, erreportajeak eta dokumentalak ikusten dituztela aitortu dute. Oro har, bideo horiekiko iritzia positiboa da, baina, bideoek alde txarra ere badute, alegia, eduki ugari dago eta zaila da benetan baliagarria den bideoa topatzea.