Flipped classroom metodologiakeskaintzen dituen abantaila pedagogikoak
- Ander Goikoetxea Pérez
- Hannot Mintegia Beaskoa
- Jesús Pérez Dasilva (ed. lit.)
- Koldobika Meso Ayerdi (ed. lit.)
- Simón Peña Fernández (ed. lit.)
Editorial: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea
ISBN: 978-84-1319-458-5
Año de publicación: 2022
Páginas: 9-17
Congreso: Jornadas de Innovación educativa en comunicación y alfabetización mediática (4. 2022. Leioa)
Tipo: Aportación congreso
Resumen
baten esperientziak, ondorioak eta hausnarketak azaltzen dira. Ikasketa-metodologia hura erabili aurretik, 2018an egindako ikerketa txiki baten jarraipena da. Ikerketa horretan, ikasleek ikasteko beren kabuz bideoak ikusteko duten ohitura ezagutu genuen. Ikasketa-alderantzikatuaren erabilera bera da oraingoan mahai gainean ipintzen duguna. Metodologia horren funtsa ‘Multimedia eta Transmedia Narratibak’ (aurreko planean ‘Multimedia Edizio eta Produkzioa’ deitua) irakasgaian erabili dugu 2018tik aurrera bigarren eta hirugarren mailetako Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/ EHU) kazetaritzako ikasleen artean. Irakasgaiaren xedea multimedia eta transmedia produkzio baten edukiak web-plataforma batean prestatu eta editatzeko behar den ezagutza eskuratzea da. Haren berezitasunak direla-eta, ikasleek hainbat erreminta erabiltzen ikasi behar dute materiaren edukia behar bezala garatzeko. Halaber, irakasleak bi eginkizun burutu behar ditu: ikasgaian lagungarri izan daitezkeen bideoak aukeratu eta ikasleei eskaini, eta, eskolan gidari gisa ibili. Beraz, ikasketa prozesua norberak hasten du, izan ere, software ezberdinen erabileraren ezaguera ikasleak berak etxean jasotzen baitu. Horrek ahalbidetu du eskola-orduetan informazio iturriak erabiltzeko oinarrizko trebetasunak garatzea, zentzu kritikoarekin ezagutza berriak eskuratzeko eta teknologien arloan oinarrizko prestakuntza lortzea, bereziki informazioaren eta komunikazioaren eremuan. Berez, saioetan mezuan zentratu gara, eta ez horrenbeste berau adierazteko tresnetan. Ziurtatu dezakegu teknologiaren garapenak -hala nola gizartearen ohiturak- horrelako ikasketa metodoa ahalbidetu duela. Ostera, flipped classroom metodoak eskolak edota unibertsitateak berak dituen mugak gainditzeko aukera eskaini digu, hala-nola SARS-CoV-2 birusak azken bi urteetan eragindako egoerari aurre egiteko ere. Era berean, ikasleak egungo lan-merkatuan erabiliko dituen lanabesak ezagutzeko aukera ere izan du.