Hizkuntzekin ikuspegi eleanitz batetik lan eginezTranslanguaging metodologia adin goiztiarrean
- Ainara Babarro Velez
- José Miguel Correa Gorospe
- Estibaliz Jiménez de Aberasturi Apraiz
- Iker Ros Martínez de Lahidalga (ed. lit.)
Editorial: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea
ISBN: 978-84-1319-046-4
Año de publicación: 2019
Páginas: 122-135
Congreso: Jornadas de Investigación en Psicodidáctica (25. 2018. Bilbao)
Tipo: Aportación congreso
Resumen
Ikerketa lan honen helburu nagusia haur eskola etapan haurrekin hizkuntzak modu esanguratsuan lantzeko eredu bat eskaintzea da. Ikastalde bat oinarritzat hartuz, haurren ingelesaren eskuratze prozesua aztertzen da hizkuntzen irakaskuntza-ikaskuntzarako bi fokatze ezberdin alderatuz. Batetik, fokatze tradizionala eta, bestetik, translanguaging fokatzea. Irakaslea bera da ikertzailea, ikerketa lanari barneko ikuspegi bat emanez. Ikerketa lan kualitatiboa da honakoa, saio guztietako gertakariak eguneroko batean erregistratuak izan dira. Gero, hastapeneko bi ikerketa-galdera nagusiei erantzuteko asmoz, informazioa kategoriatan banatu eta haren analisia egin da. Lanaren bitartez ikusi da hizkuntza berria lantzeko orduan, haurren L1-az baliatutako kasuetan, ikaskuntza prozesua esanguratsuagoa dela eta haurrek beste hizkuntzetan, euskara kasu, duten gaitasunen hobekuntzan lagun dezakeela, horren erabilera handitzen den heinean. Ikerketa lan honek urrats berri bat eskaintzen du adin goiztiarrean hizkuntzak lantzeko bidean.