XXV jornadas de investigación en psicodidáctica

  1. Iker Ros Martínez de Lahidalga ed. lit.

Publisher: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-1319-046-4

Year of publication: 2019

Congress: Jornadas de Investigación en Psicodidáctica (25. 2018. Bilbao)

Type: Book

Abstract

Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (EHU/UPV), 2018ko azaroaren 20an, Psikodidaktikako XXV. Ikerkuntza Jardunaldiak egin ziren, Psikodidaktikako Masterrak antolatuta. Jardunaldietan aurkeztu ziren lan guztiak jasotzen dira liburu honetan. Horrela bada, XXV. alearen argitarapenarekin, Psikodidaktikako Jardunaldiak lehen mende laurdenera heldu dira; bost izan dira, beraz, hasieratik igaro diren bosturtekoak. Egindako lanaren eraginez, eta partaide askoren ekarpenei esker, posible izan da gure artean benetako sare akademikoa osatzea eta, era berean, lortu dugu ospakizun honetara heltzea. Urtebetetze honekin bat eginez, eta zilarrezko ezteiekin batera, jardunaldien sortzailea izan zenari, Alfredo Goñi Katedradunari, eta Maravillas Díaz eta Josetxu Mardariaga irakaslei ere omenaldia egin zieten. Era berean, Mertxe Marínek ere, departamenduko idazkaria eta jardunaldien kudeaketaren arduradunak, bere omenaldia jaso zuen. Heldu da haien erretiroaren ordua, baina haien lana gabe, hau guztia ezinezkoa izango zen, eta guztiok eskertu beharko genuke haiek jardunaldiak bultzatzeko eta mantentzeko egin izan duten ahalegina. Berton aurkezten diren lanak gure masterrean lantzen diren tematika eta ikerketa lerro ezberdinetan kokatzen dira eta hezkuntzan funtzezkoak diren hainbat ikerketa ildorekin lotuta daude. Ziur asko, hemen aurkezturiko lanak Psikodidaktika arloan aurrerantzean egingo diren ikerketen oinarria izango dira.