Lanaren aldaketen eragina sindikalismo abertzalearen berrikuntza estrategikoanELA eta LAB sindikatuak
- ETXEBARRIA RESPALDIZA, EKI
- Iñaki Bizente Barcena Hynojal Director
- Ane Larrinaga Renteria Directora
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 09 de junio de 2023
Tipo: Tesis
Resumen
Lan munduko aldaketek arazo batzuk sortu dituzte lanaren sozialki esleitzen zaizkion eginkizunetan. Hainbat faktorek eragin dute lanak gure gizartean betetzen duen paperaren inguruko krisia, hala nola: ekoizpen jardueraren irabaziak gutxitzeak, lan-baldintzen prekarizazioak, egiturazko langabeziak, soldaten murrizketa erlatiboak, lana antolatzeko modu berriak, indibidualizazioak, etxeko langileen aitortza eskaerak¿Lanaren krisiari lotutako faktore horiek, sindikatuen hautu estrategikoekin batera, sindikalismoaren krisi egoera ekarri dute. Horrek kolokan jarri du haien boterea eta ahalmena langile klasea ordezkatzeko eta beronen bizi baldintzak hobetzeko orduan. Horren aurrean, zailtasun estrukturalak, politikoak eta instituzionalak izanagatik ere, ELA eta LAB euskal sindikatu abertzaleek berrikuntza estrategikoak jarri dituzte martxan, lanaren krisiaren testuinguruan euren boterea hobetzea ahalbidetu dietenak.