Irakasleen ebaluazioa EAE-n. Protagonista eta eragileek EAEko irakasleen ebaluazioari buruz duten iritzien azterketa

  1. OIANGUREN TXURRUKA, ARRATE
Dirigida por:
  1. Begoña Bilbao Bilbao Director/a
  2. Urtza Garay Ruiz Directora
  3. Karmele Pérez Urraza Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 06 de julio de 2023

Tipo: Tesis

Teseo: 822312 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Ikerketa irakasleen ebaluazioan zentratu da. Gaur eguneko hezkuntza sistema guztietan irakasleen ebaluazioa ekidin ezineko eginbehar bezala azaltzen da, irakasleen kalitatea, hezkuntza sistemaren kalitatearekin erlazionatzen delako. Legeak lege, oraindik ez da EAE-n inolako planteamendu sistematikorik martxan jarri. Gure ikerketan, ebaluazioaren lehen mailako protagonista izango liratekeen irakasleen iritzia jaso eta administrazioko ordezkari edo kudeatzaile, guraso eta ikasleen iritziarekin alderatu da. Denen hitz eta usteak jasota, adostasun eta desadostasunak aztertu ondoren, ebaluazio eredu bideragarri baten ildoak zehaztu dira.Behin ikerketa egin ondoren, baldintza zehatz batzuk beteko lituzkeen ebaluazio batekiko aldeko jarrera eta giro egokia dagoela ondorioztatu ahal izan dugu. Adostasunak zein aspektutan aurkitu diran eta zeintzuk diren eztabaidagai ondorioztatuta, ebaluazioaren ildo proposamenak aurkeztu ditugu.