Kontabilitate Finantzarioaren begirada zabalduz gizarteari eta naturari buruzko informaziora. Gizarte Kontabilitatearen jatorria, eboluzioa eta etorkizuneko erronkak

  1. Garayar, Ainhoa 1
  2. Aldaz, Maider 1
  3. Alvarez, Igor 1
  4. Arocena, Jone 23
  1. 1 Ekonomia eta Enpresa Fakultatea –Gipuzkoako Atala- UPV/EHU
  2. 2 Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua, Gipuzkoako
  3. 3 Ataleko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean
Revista:
Hegoak zabalduz

ISSN: 2530-6561

Año de publicación: 2020

Volumen: 16

Páginas: 1-33

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Hegoak zabalduz

Resumen

Kontabilitateak abiapuntu bikoitza du oinarri; dualismoa. Horrela, dualismo horretaraegokitu ezin den guztia, natura edo gizarte ikuspegia adibidez, kontabilitatetik kanpo utzida, balio errealik eman ezin zaiolako eta ez datozelako bat kontabilitate-arau arrazionalekin.Kontabilitateak mundua arrazionala, logikoa eta aztergarria balitz bezala tratatu du,eta horrek, ezinbestean, errealitatearen konplexutasuna alboratzen du. XX. mendearenhirurogeiko hamarkadan sortu ziren gizarte eta ingurumenari buruzko kontabilitatearen aldekomugimenduak, eta mendearen bukaeran loratu ziren, lehenengo aldiz, gizarteari eta naturariburuzko informazioa komunikatzeko txostenak, Global Reporting Initiative (GRI) eredua edogida gailentzen delarik nazioarte mailan. Dokumentu honetan, gizarteari eta naturari buruzkokontabilitatearen jatorria, eboluzio historikoa eta ikerketaren ardatz nagusiak jorratu ditugu.GRI txostenak ere aurkezten ditugu, gizartearen eremu ikuspegiari buruz ematen duteninformazioaren adibide bat landuz. Bukatzeko, gizartearen eta naturaren kontabilitateaketorkizunean izango dituen erronkak aztertu ditugu.