COVID-19aren eragina euskal musikariengan

  1. Gaizka Insunza Aranceta
  2. Izaskun Alvarez Meaza
  3. Aitor Basañez Llantada
Aldizkaria:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Argitalpen urtea: 2023

Zenbakia: 127

Orrialdeak: 23-42

Mota: Artikulua

DOI: 10.26876/UZTARO.127.2023.2 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Laburpena

Ikerketa honek COVID-19ak euskal musikariengan izan duen eragina du aztergai. Pandemian zehar ezarritako itxialdi zein bestelako mugek (ordutegiak, edukiera-mugak) kalte handia eragin diete artean eta kulturan aritzen diren langileei, haien artean musikariei. 2021eko maiatza eta ekaina bitartean MUSIKARI elkartearen bazkideei bideratutako inkesta batean pandemiak haien jardueran eta sarreretan izan duen eraginaz galdetu diegu. Aldi berean, sektorearen etorkizunari zein norberaren espektatibei lotutako galderak ere jaso dira inkestan. Jasotako emaitzek begi-bistan uzten dute COVID-19ak euskal musikariengan izan duen eragin negatiboa. Eragin negatibo hori era homogeneoan gertatu da musikari mota ezberdinen artean. Etorkizunari lotutako espektatibei dagokienez, ez dira espero bezain negatiboak. Etorkizuneko espektatibek, zein bizitza-gogobetetzearen mailak, lotura handia erakusten dute musikariaren ezaugarri orokorrekiko