Leveraging Feedback in Conversational Question Answering Systems
- CAMPOS TEJEDOR, JON ANDER
- Eneko Agirre Bengoa Director
- Gorka Azkune Galparsoro Director
- Arantxa Otegi Usandizaga Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 05 de junio de 2023
Tipo: Tesis
Resumen
Tesi honen helburua martxan jarri eta geroko sistemek gizakiekin duten elkarregina erabiltzeada, gizakien feedbacka sistementzako ikasketa eta egokitzapen seinale bezala erabiliz.Elkarrizketa sistemek martxan jartzerakoan jasaten duten domeinu aldaketan jartzen dugufokua. Helburu honetarako, feedback bitar esplizituaren kasua aztertzen dugu, hau baitagizakientzat feedbacka emateko seinale errazena.Sistemak martxan jarri eta gero hobetzeko, lehenik eta behin DoQA izeneko galdera-erantzunmotako elkarriketez osatutako datu multzo bat eraiki dugu. Datu multzo honekcrowdsourcing bidez jasotako 2.437 dialogo ditu. Aurreko lanekin konparatuz gero, DoQAkbenetazko informazio beharrak islatzen ditu, datu multzo barneko elkarrizketak naturalagoaketa koherenteagoak izanik. Datu multzo sortu eta gero, feedback-weighted learning (FWL)izeneko algoritmo bat diseinatu dugu, feedback bitarra bakarrik erabiliz aurretikentrenatutako sistema gainbegiratu bat hobetzeko gai dena. Azkenik, algoritmo honen mugakaztertzen ditugu jasotako feedbacka zaratatsua den kasuetarako eta FWL moldatzen dugueszenatoki zaratsuari aurre egiteko. Kasu honetan lortzen ditugun emaitza negatiboakerakusten dute erabiltzaileetatik jasotako feedback zaratsua modelatzearen erronka, hauebaztea oraindik ikerkuntza galdera ireki bat delarik.