Euskal musika popularraren komunikazioaGeneroa, lurraldetasuna eta hizkuntza 1990etik 2019rako abestietan
- Landa González, Marina
- Leyre Arrieta Alberdi Directora
- José Angel Achón Insausti Director
Universidad de defensa: Universidad de Deusto
Fecha de defensa: 13 de diciembre de 2023
- María Olaziregi Etxebeste Presidente/a
- Eider Landaberea Abad Secretario/a
- Larraitz Ariznabarreta Garabieta Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Musika gizartea eraldatzeko gaitasuna duen adierazpen kulturala da. Komunikazioaren bidez, gizakien umorean, izaeran eta identitateetan eragiten du. Kanta batek dantzan jar gaitzake egun jakin batean, eta negarrari eustea oztopa diezaguke beste edozeinetan, musikak balio emozional handia baitu. Boteretsua da uztartzen dituen komunikazio-dimentsio guztiei esker: erritmoak, melodiak, isiluneak, instrumentuak, ahotsak¿ eta letrak. Preseski, horretan oinarritzen da lan hau, pop abestien letren komunikazioaren analisian. Beste garai eta leku batzuetan, lurralde anglosaxoietan batik bat, ohikoa izan da musika popularrak transmititzen dituen ahozko edo idatzizko mezuak aztertzea. Euskal Herrian, aldiz, testu musikatuetan zentratzen diren ikerketak ez dira horren ugariak. Euskal Kantagintza Berriari edota Euskal Rock Erradikalari begiratzea besterik ez dugu historikoki musika mugimendu soziopolitiko gisa ulertu izan dela antzemateko, eta, jakina, ikusteko letren analisi kritikoa ez dela euskal musikaren ikerketan nagusitu den metodoa. Gainera, alorrari buruzko ikerketa-lan gehienen denbora-tartea 1990 ingurura arte iristen da. Haatik, ikerketa honek beste norabide bat hartu du. Aukera-leihoa ikusita eta historia berriari ekarpena egin nahian, zera galdetu diogu gure buruari: zer komunikatu du euskal musika popularrak azken hiru hamarkadetan? Hala, eduki analisia gureganatuta, 1990etik 2019ra bitarteko 301 abestiren hitzak aztertu ditugu, urtetik urtera Gaztea irratian entzun ahal izan diren arrakastatsu edo ospetsuenak. Metodo kualitatiboari jarraiki, analisiak hiru alderdi bereizten ditu: abestiaren edukia edo gaiak, sailkapena egiteko; letren diskurtso edo jarrerak; eta sinbologia. Gainera, eta denboraren bilakaeraz gain, hiru aldagai nagusi jorratu ditugu ikerketan zehar: generoa, lurraldea eta hizkuntza. Horrela, esaterako, mahaigaineratu ahal izan dugu zer nolako irudia transmititzen den emakumeari buruz, zeintzuk diren harreman erromantiko-afektiboei heltzeko moduak, zeintzuk diren euskal musika definitzen lagun dezaketen ezaugarriak eta zein izan den euskararen rola lurraldeko mainstream musikaren azken 30 urteetan.