Petrolioaren ordezko erregaien lorpena sintesi-gasaren eta co2-aren bidez
- Javier Ereña Loizaga
- Raúl Garoña García
- José María Arandes Esteban
- Andrés Tomás Aguayo Urquijo
- Javier Bilbao Elorriaga
Editorial: Asociación Española de Ingeniería de Proyectos (AEIPRO)
ISBN: 84-95809-22-2
Any de publicació: 2005
Congrés: CIDIP. Congreso Internacional de Ingeniería de Proyectos (8. 2004. Bilbao)
Tipus: Aportació congrés
Resum
Lan honetan sintesi-gasa (hau da, karbono monoxidoaren eta hidrogenoaren nahastea) eta karbono dioxidoa lehengai gisa erabiltzen dituzten bi prozesu berri aztertzen dira: 1) gasolinaren lorpen-prozesua katalizatzaile bifuntzionalen bidez; 2) dimetileterraren sintesi-prozesu katalitikoa. Prozesu hauetan hurrengo aldeak aztertu dira: ¾ Katalizatzailea. Katalizatzaile bifuntzional ugari (Cr2O3-ZnO/HZSM-5 motatakoak gasolinaren sintesian; CuO-ZnO-Al2O3/γ-Al2O3 eta CuO-ZnO-Al2O3/HZSM-5 motatakoak DME-aren sintesian) prestatu dira (prestakuntza-metodo desberdinak eta berriak erabiltzen) eta karakterizatu dira (propietate fisikoak, kimikoak eta azidoak neurtzeko). ¾ Operazio-baldintzak: etapa fisikoak, tenperatura, presioa, elikaduraren konposizioa eta denbora espatziala. Prestaturiko katalizatzaile guztien portaera ona izan da, aktibitate, hautakortasun eta etekin altuak lortu baitira.