Creando escuelas sostenibles en Uganda

  1. Iker Mijangos
  2. Juan Jesús Anduaga
  3. Carlos Garbisu
Revista:
Revista Forum de Sostenibilidad = Forum Iraunkortasun aldizkaria = Sustainability Forum journal

ISSN: 1887-9810

Any de publicació: 2017

Número: 8

Pàgines: 161-170

Tipus: Article

Altres publicacions en: Revista Forum de Sostenibilidad = Forum Iraunkortasun aldizkaria = Sustainability Forum journal

Resum

Proiektuaren helburu nagusia Ugandako sei eskolen hainbat baldintza hobetzea da, umeen higienea, elikadura eta hezkuntza, besteak beste. Horretarako, bertako Cape of Good Hope Orphan Care (COGHOC) ONG-rekin batera, Ecosan deritzen komun lehorrak, euri-ura biltzeko ur-tankeak, txerritokiak, oilategiak eta baratze ekologikoak garatzen ditugu eskola bakoitzean, eskoletako baliabideak erabiliz produkzio-zikloak bertan ixten direlarik. Ikasleek aktibitate hauetan burubelarri parte hartzen dute, beraz eskolako bizi baldintzak hobetu ez ezik konpostaketa eta nekazal praktika sustengarriak ikasten dituzte, baita higiene ohitura egokiak ere, eskola absentismoa gutxituz. Bestalde, lortzen duten diruari esker, eskolako tasak ordaindu ezin duten hainbat haurren matrikulatzea bermatzen da. Beka sistema honi esker, 258 ikasle berri ditugu 2016-2017 kurtsoan. Kontutan eduki behar da 2010. urtean eskola bakar batean eta 313 ikaslekin hasi genuela lanean, gaur egun 6 eskolak eta 1903 ikaslek parte hartzen dutelarik proiektuan. Artikulo honen bitartez gure ikasle, irakasle eta bolondresen eguneroko lana agerian jarri nahi dugu, baita proiektua beste eskola batzuetara hedatzeko behar dugun diru laguntza berriak lortu ere.