Energia berriztagarri sistemak modelatzeko eta kontrolatzeko ekarpenak
- Gorka Azkune Galparsoro Director
Universidad de defensa: Universidad de Deusto
Fecha de defensa: 12 de junio de 2023
- Unai Pérez Goya Presidente/a
- Diego López de Ipiña González de Artaza Secretario
- Maialen Murua Etxeberría Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Tesi honen lana energia berriztagarrien arloan garatzen da. Orokorrean, modelaketa eta kontrol teknikekin lan egin dugu, energia berriztagarri mota askori aplikagarriak direnak, horretarako adimen artifizialean oinarritutako teknikak erabili ditugu bere abantailengatik. Energia fotovoltaikoa erabili dugu kontzeptu frogaz teknika horiek baieztatzeko. Modelaketa garrantzitsua da gailu errealen modelo zehatzak lortzen baditugu, kontroleko algoritmoak disenaitzean simulazio oso errealistak egin ditzakegulako. Modelaketaren prozedura sistematikoa baieztatzeko, neurona-sareetan oinarritutako bi modulo fotovoltaiko errealen portaeren modeloak lortu ditugu, eta bere datuak biltzeko erabiltzen diren gailuak baino zehatzagoak izatea lortu da. Kontrolagailu zehatzen diseinua interesgarria da gailu errealen funtzionamendua optimizatzeko aukera ematen duelako. Energia berriztagarrien arloan gehienezko potentzia puntuan lan egitea garrantzitsua da bere gehienezko errendimendua lortzeko. Energia fotovoltaikoen kasuko adibidean, DC-DC bihurgailuan kontroladore lauso batekin lan egin dugu eta kontroladore horren kontrol seinalea oso zehaski ikasi duen neurona-sareetan oinarritutako inplementazioa egin dugu.