Animalia jatorridun hondakinen balio-emateaaktibazio-estrategiak eta erabilgarritasuna hainbat industria-prozesutan
- Unai Iriarte 1
- Urtzi Arteagabeitia 1
- Eva Epelde 1
- Jose Luis Ayastuy 1
- Irene Sierra 1
-
1
Universidad Politécnica de Valencia
info
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2023
Número: 43
Páginas: 341-356
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Animalien haragi- eta hezur-hondakinak gero eta arazo larriagoa bihurtu dira egungo kontsumo-ohituren ondorioz. XX. mendearen amaieran «behi eroen gaixotasuna» izenaz ezagutu genuen osasun-krisia eta gero, erabilpenik gabe geratu ziren abereen elikadurarako erabiltzen ziren animalia-hondakinen ehunka tona. Harrezkero, nabarmen handitu da zabortegietara bideratutako hondakin kantitatea. Geroztik egindako ikerketen arabera, hainbat aplikaziotan ikusi da hezur-ikatza material oso erabilgarria izan daitekeela. Adibidez, kutsatzaileen degradazio- edo ezabatze-prozesuetan, erabilgarritasun hau erakusten du neurri batean hezur-ikatzaren osagai nagusia den apatitoak, uretan duen disolbagarritasun txikiagatik eta ioiak trukatzeko duen ahalmen handiagatik. Hezur-ikatzetik eratorritako materialak ere modu arrakastatsuan erabili dira euskarri ka-talitiko gisa eta prozesu elektrokimikoetan. Material horren aplikagarritasuna bere egitura porotsuarekin dago zuzenean lotuta. Lan honetan, hezurretatik material erabilgarriak lortzeko gaur egun ikertzen ari diren prozesuak azalduko dira. Hezur-ikatzaren porotasun-maila ezberdina garatzeko, beharrezkoak dira aktibazio kimiko edo kimiko-fisiko egokiak. Aktibazio kimiko-fisikoa soilik fisikoa baino abantailatsuagoa izan ohi da, ezaugarri hobeak lortzen direlako solidoan, bai etekinaren aldetik eta bai gainazal-azaleraren aldetik (biak handiagoak). Halaber, tratamendu kimiko-fisikoa erabiltzen denean kiskaltze-tenperatura txikiagoa erabil daitekeenez, ehundura-ezaugarri hobeak erdiesten dira, orohar. Metodo eta teknika ezberdinen aplikazioei esker, animalia-hondakin solidoen balio-ematea bideragarria dela frogatuko da. Halaber, halako teknologia garatzeko gai izanez gero, zabortegietako metaketak nabarmen murriztuko lirateke, beti ere ingurumenaren jasangarritasuna bermatuz.