Gizarte-laguntzan oinarrituriko esku-hartze pilotu batek bularreko minbizidun pazienteen aurre-egite estrategietan duen eraginaren azterketa

  1. Aizpurua-Perez, Ibane 1
  2. Arregi, Amaia 1
  3. Gonzalez, David 2
  4. Aguinaga, Maite 2
  5. Labaka, Ainitze 1
  6. Perez-Tejada, Joana 2
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

  2. 2 Onkologikoa Fundazioa
Revista:
Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

ISSN: 2530-9412

Año de publicación: 2023

Volumen: 7

Número: 1

Páginas: 60-70

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/OSAGAIZ.1.2023.410 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

Resumen

Minbizidun pazienteen ingurune hurbilak asetzen ez dituen premiei erantzuteko, berdinen arteko gizarte-laguntzako programak sortu dira azken urteotan. Luzetarako saiakuntza kliniko batean kokatzen den ikerketa honen helburua izan da aztertzea zer eragin duen berdinen arteko gizarte-laguntzako esku-hartze batek estresari aurre egiteko estrategia ezberdinetan, Gipuzkoako Onkologikoa Fundazioan bularreko minbiziaz diagnostikatutako emakumeen artean eta bularreko minbizia gainditutako boluntarioek trukatutako laguntza oinarri hartuta. Esku-hartzea 6 edo 8 gizarte-laguntzako saioz osatu zen, bakoitzean paziente batek eta boluntario batek parte hartu zutelarik. Emaitzek islatzen dutenez, talde esperimentaleko emakumeek umorea bezalako aurre-egite egokitzailea gehiago erabili zuten eta ezeztapena bezalako aurre-egite ez-egokitzailea, aldiz, neurri txikiagoan. Gainera, kimioterapia jaso zuten kontrol-taldeko parte-hartzaileen artean umorearen erabilera urriagoa egin zen, jaso ez zutenekin alderatuta. Gure aurkikuntzek iradokitzen dute berdinen arteko gizarte-laguntzako programek arintzen lagun dezaketela esperientzia kaltegarriek pazienteen osasunean izan dezaketen eragin negatiboa, estresari aurre egiteko estrategia egokitzaileak sustatuz eta ez-egokitzaileak murriztuz.