Ariketa fisikoko interbentzio batek egoitzetan bizi diren adinekoengan dituen onuretan eragiten duten faktoreen azterketa

  1. VIRGALA GARCIA, JANIRE
Dirigida por:
  1. Maider Kortajarena Directora
  2. Jon Irazusta Astiazaran Director

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 08 de noviembre de 2022

Tipo: Tesis

Teseo: 772279 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Tesi honetan alde batetik, egoitzetan bizi diren adineko pertsonetan Functional Ageing On programareneraginkortasuna baldintzatzen duten faktoreak aztertu dira. Bestetik, arlo ezberdinetan erantzule edo ezerantzule direnean, arlo guztietan erantzule edo ez erantzule ote diren aztertu da. Honetarako,Gipuzkoako 16 egoitzetako 148 adineko pertsonen egoera funtzionala, egoera fisikoa, egoera kognitiboaeta egoera psikoafektiboa kontuan hartu dira.Azterlan honetan, laginaren ezaugarrien araberako banaketak (sexuka eta medianaren arabera) etaSPPBn, MoCan, bizi-kalitatean eta zoriontasunean ez-erantzule eta erantzuleen banaketa, Student-en ttesterlazionatuaren proba, bi noranzkoko (taldea eta denbora) neurri errepikatutako ANOVA eta taldeenarteko elkar eragitearen magnitudea partial ¿2 erabiliz kalkulatu da. Erantzule izateko zein faktoreekeragiten duten aztertzeko erregresio logistiko anizkoitzak egin dira.Nahiz eta adineko egoitzetan bizi diren adinekoen ezaugarrien arabera Functional Ageing On ariketafisikoko interbentzioarekiko sentikortasuna ezberdina izan, aztertutako talde guztiek izan zituzten ariketafisikoaren onurak. Adin baxuagoa, GMI baxuagoa eta TUG burutzeko denbora gutxiago behar izateakSPPBn erantzule izateko aukera gehiagorekin lotu zen. GMI altuagoa eta Tilburg-en araberakohauskortasun maila altuagoa MoCan erantzule izatearekin eta bizi-kalitatearen testean eta zoriontasuneanpuntuazio baxuagoa izatea, test horietan erantzule lotu ziren. SPPBn ez-erantzuleek, Rockwood-enhauskortasun eskalan eta zoriontasunean; MoCan ez-erantzuleek Fried-en fenotipoan eta SPPBn; bizikalitatearentestean ez-erantzuleek Rockwood-en eskalan eta SPPBn eta zoriontasunean ez-erantzuleenkRockwood-en eta Tilburg-en hauskortasun irizpideetan eta ibilera abiadura eta SPPBn hobetu zuten.Beraz, edozein dela ere sexua, adina, menpekotasun edo hauskortasun maila, egoera fisiko edoneuropsikologikoa, adinekoen egoitzetan bizi diren adinekoak ariketa fisikoko interbentzioez baliatudaitezke. Gainera, aldagai batean ez-erantzule izan arren, beste aldagaietan onurak izan dezakete partehartzaileek.