Auzozaintza programaren ebaluazioaunibertsitateak osasuna sustatzeko egin dezakeen ekarpenaren adibide polit bat
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
ISSN: 2530-9412
Año de publicación: 2023
Título del ejemplar: 32. Osasun biltzarra:Osasunaren sustapena guztion ardura
Volumen: 7
Número: 1
Páginas: 24-25
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
Resumen
Unibertsitateak instituzio bezala duen egiteko garrantzitsuenetakoen artean ezagutza gizarteratzeada. Unibertsitatea dagoen gizarteari zor zaio eta irakaskuntza eta ikerkuntzaren bitartez, besteak beste,lagundu behar du gizarte-desafioei konpon bidea bilatzen. Halaere,gizartearen eta unibertsitatearen arteko zubiak eguneroko jardueran ez dira beti errazak. Adibidez, unibertsitatean lan egiten dugunon arriskua, batzuetan, gure liburuetan eta teorietan galtzea da, edota erabiltzen dugun lengoaia ulergaitza suertatzea entzule arrunt batentzako. Beste arrazoi konplexuago batzuk ere egon litezke jokoan. Horrenbestetan aipatzen den ezagutzaren transferentzia gerta liteke norabide bakarreko komunikazioa bilakatzea. Hau da, unibertsitatea da ezagutzaren igorlea, eta gizartea haren hartzailea, jasotako mezua bere eginez jardun behar duena. Baina ez al luke unibertsitateak erlazio horretan hartzaile ere izan behar? Gizarteak aldarrikatutako beharrei arreta jartzen diegu askotan, gu irtenbidea aurkitzen saiatzeko. Gutxiagotan gertatzen da, ordea, behar jakin batzuei erantzuna emateko gizartean bertan sortzen diren ekimenetara unibertsitatea hurbildu, akonpainatu eta horiek zientifikoki aztertzen laguntzen dituen kasuak.Unibertsitatetik nahiko erraza da osasunaren sustapenerako esku-hartzeak sortzea,jarraitu beharreko teoriak esaten duen guztia jarrai dezaten, baina denok dakigu gauza bat dela guztiari eusten dion papera, eta beste bat oso desberdina, programa horiek funtzionatu behar duten eguneroko errealitatea. Gainera, unibertsitatean, zoritxarrez, gero eta gehiago erlojuaren kontra lan egiten dugu, eta emaitzak epe oso laburretan frogatzeko betebeharrarekin. Prozesu komunitarioek, alabaina,kontrakoa behar dute hazteko,denbora eta malgutasuna, Auzozaintza proiektuak erakusten duen bezala.