Ingeniaritzako ikasleen sarrera profilaren araberako errendimenduaren analisia eta berau hobetzera bideratutako ikastaro birtual baten diseinua

  1. Elisabete Alberdi Celaya 1
  2. M.ª Isabel Eguia Ribero 1
  3. Paulo Etxeberria Ramirez 1
  4. Mª Jose Garcia Lopez 1
  1. 1 Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko atala, Bilboko Ingeniaritza Eskola (UPV/EHU)
Libro:
Teknologia berriak eta Hezkuntza joerak
  1. Inmaculada Maiz Olazabalaga (ed. lit.)
  2. Urtza Garay Ruiz (ed. lit.)
  3. Carlos Castaño Garrido (ed. lit.)

Editorial: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-9082-604-1

Año de publicación: 2017

Páginas: 499-515

Tipo: Capítulo de Libro

Resumen

Bilboko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritzako atalean ematen diren Ingeniaritza graduetan lehen maila ikasten ari diren ikasleen errendimendua hobetzeko helburuarekin, lehen mailako ikasleek ikasgai bakoitzean lortzen dituzten emaitzen xehetasunezko analisia egin da. Ikaskuntza plan berriak edo graduak ezarri zirenetik gaur egunerainoko analisia egin da, ikasleen sarrera profila kontuan hartuz. Ikasgai bakoitzean ikasleen prestakuntza gabezien azterketa ere egin da, horretarako berariaz diseinaturiko hasierako probak ikasleei pasaraziz. Ikasgai bakoitzaren bukaeran ere inkestak pasatu dira, besteak beste, ikasleak ikasgaiaren garapenean izan dituen zailtasun nagusiak identifikatzeko asmoz. Azterketa horietan jasotako informazioa erabiliz ikasgai bakoitzean ikasleek dituzten puntu ahulak identifikatu dira eta horiek oinarri hartuta, detektatutako gabeziak konpentsatzea helburu duten jarduerak diseinatu dira ikasgai bakoitzean. Jarduera horiek zero ikastaro birtual bat osatu dute, ikasleei lehen mailetako ikasgaietako eduki eta abileziak bereganatzen laguntzeko helburua duena. Lehen mailako ikasgai ezberdinetako irakasleak izan dira lan-taldea osatu dutenak eta ezagutza alor ezberdinetako jarduera teoriko praktikoak diseinatu dituztenak. Jarduera horiek edukien web kudeatzaile batean txertatu dira, ikasleek beraien ikaskuntza irakaskuntza prozesuan eskuragarri izan eta erabil ditzaten. Ikasturte hasiera baino lehen erabiltzea egokiena den arren, beraiek nahi dutenean kontsulta ditzakete material horiek.