Servicios de los ecosistemas del paisaje cultural de Bizkaia. Perspectiva histórica de la actividad forestal y minera
- Iosu Madariaga
- Xabier Arana Eiguren
- Izaskun Casado
- Igone Palacios
ISSN: 1887-9810
Argitalpen urtea: 2010
Zenbakia: 4
Orrialdeak: 33-46
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Revista Forum de Sostenibilidad = Forum Iraunkortasun aldizkaria = Sustainability Forum journal
Laburpena
Basoetiko energia-hornidura eta burdingintzaren arteko harremana estua eta funtsezkoa izan da historian zehar. XIX. mendean inflexio-puntua bizi izan zen, hain zuzen ere, harrikatzaren etorrerak, mendien pribatizazioak, siderurgia industrialak, meagintza intentsiboak eta giza-populazioaren “boom”ak eraginda. Ekosistemen zerbitzuen eskaera irauli egin zen: biomasa energetiko gutxiago, baina, aldiz, harrikatz gehiagoren beharra. XX. mendean basogintzaren kudeaketa-eredua birsortu egin zen, burdinaren meagintzak bere gailurra eta gainbehera izan zuen eta, bitartean, giza-populazioak gora egin zuen, milurtekoaren azken urteetan egonkortu arte. Azken emaitza oso eraldatuta dagoen paisaia antropikoa da, eta horretan basogintza arloko birlandaketek eta arestiko burdin-meatokiek, lurraldearen ezaugarri estetikoak eta izantza azpimarratu dute. Sozio-ekologiari dagokionez, Bizkaiko ekosistemetatik eskuraturiko zerbitzuek tokiko eta esparru geografiko zabalagoko ongizatea ekarri dute. Gaur egun, basogintzaren mundua egoera aldakorrean dago, gogoeta sakonaren beharrean; bestetik, burdin-meatokietako erauzketa jada historia da, ondare kulturalaren atala den era berean.