Morfinak DNA-ren metilazioan duen eragin epigenetikoaren azterketa, bigarren belaunaldiko sekuentziazio teknikak erabiliz

  1. ARAOLAZA LASA, MANU
Dirigida por:
  1. Iraia Muñoa Hoyos Directora
  2. Nerea Subiran Ciudad Directora

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 24 de junio de 2022

Tipo: Tesis

Teseo: 743197 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Zelulen patroi epigenetikoak haien fisiologia zehazten du, eta organismo baten garapenean zehar zelula bakoitzak duen patroi espezifikoak haren diferentziazioa bideratzen du, organismo osoaren garapen egokia bat koordinatuz. Hala ere, inguruneak eta bizi estiloak eragin kaltegarriak eragin ditzake norbanakoengan, zelulen fisiologia zehazten duen patroi epigenetikoan eraginez. Biomedikuntzak egun duen erronka handienetariko bat inguruneak edota kanpo faktoreek eragindako aldaketa epigenetikoek sortu ditzaketen osasun arazoen edo gaixotasunen atzean dauden mekanismo molekularrak ulertzea da. Bestalde, aldaketa fisiologiko horiek eragiten dituzten marka epigenetikoak denboran zehar mantendu daitezkeela ikusi da. Beraz, kanpo faktore horiekin kontaktu zuzena izan duten bizidunek eragin nabarmenak pairatzeaz gain, denbora zehar mantentzen dituzte memoria zelularra baimentzen duten mekanismoen bidez, eta horrez gain, eragin horien belaunaldiz belaunaldiko herentzia bat ere eman daitekeela ziurtatzen dituzten zantzuak geroz eta ugariagoak dira.Aurrekari horiek kontuan hartuta, doktore-tesi honen helburu nagusia morfinak eragin ditzakeen aldaketa epigenetiko nagusiak identifikatu, eta horiek zelulen edota organismo bizidun konplexuen fisiologian eragin ditzakeen aldaketak aztertzea izan da. Aldaketa fisiologiko horiek eragiten dituzten mekanismo epigenetiko ezberdinak badaude ere, kasu honetan DNAren metilazioan zentratu gara, eta Bigarren Belaunaldiko Sekuentziazio teknikak erabili ditugu metiloma aztertzeko helburuarekin. Ikerketa lan honek, besteak beste, memoria epigenetikoaren atzean dauden mekanismoak aztertzeko aukera eskaini digu. Morfinak asaldurak sortzen ditu birprogramazio epigenetikoan funtsezko prozesua den X kromosomaren inaktibazioan, eta gainera, asaldura horiek mantentzeko eta heredatzeko potentzialtasuna dutenez, morfinak eragindako zelularteko memoriaren azpian dauden mekanismo epigenetikoak ikertu ditugu. Horrez gain, birprogramazioaren helburu nagusia den eta zelula amen bereizgarria den pluripotentzia indartua geratzen dela frogatu dugu morfinaren presentzian, horretarako ezinbestekoak diren zenbait prozesu molekular bultzatuz; transkripzio faktore garrantzitsuen adierazpena doiketa, genomaren estatus epigenetikoa murrizketa, eta X kromosoma egoera aktiboaren mantenua. Horrek, morfinaren erabilpenak zelulen fisiologian izan ditzakeen ondorioetan are gehiago sakontzeko aukera eskaini digu, aurrerapauso interesgarriak gauzatuz enbrioiaren garapen-prozesuaren ezagutzan.