Gaitasun literarioa lehen hezkuntzan; irakurleak trebatzeko bidean
- PERMACH MARTIN, NEREA
- Amaia Álvarez Uria Director
- Xabier Etxaniz Erle Director
Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 13 April 2022
- Jon Kortazar Uriarte Chair
- Koldobika Josu Bijuesca Basterrechea Secretary
- Argia Olçomendy Committee member
Type: Thesis
Abstract
Irakurketa edozein testu deskodetzeko ekintza gisa uler daiteke, diskurtso literarioak, ordea, konpetentzia espezifiko bat eskatzen du; hain zuzen ere, lengoaia literarioa ulertzea. Egungo marko pedagogiko berria, hau da, konpetentzietan oinarritutako metodologia ezartzen duena, kontuan hartuta, tesi honek bi helburu ditu: Batetik, Euskal Herriko D ereduko Lehen Hezkuntzako etapan gaitasun literarioa nola lantzen den aztertzea eta, bestetik, aipatu gaitasuna eskola testuinguruan lantzeko adituen hainbat gomendio biltzea. Horretarako, lehenik, errebisio bibliografiko sakona egin da, eta ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 553 irakasleren ekarpenekin diagnosia osatu da. Oro har, ikerketa kuantitatiboa bada ere, hainbat datu kualitatibo ere jaso dira. Ikerketa honek enpirikoki frogatu du, Hego Euskal Herriko D ereduko ikastetxeetan ez direla gaitasun literarioa lantzeko adituen gomendioak jarraitzen, ondorioz, ez dela gaitasun literarioa modu sistematikoan lantzen; besteak beste, oso denbora gutxi eskaintzen zaio irakurketari eta ez dago irizpide bateraturik, gaitasunaren lanketari dagokionez. Bestalde, hutsune handia dago irakur aukeraketan, beraz, ez da bermatzen kalitatezko materialarekin lan egiten denik. Halaber, ez da desberdintasun estatitisko esanguratsurik ematen eskola mota desberdinen artean, ez eta herrialdeen artean ere. Azkenik, etapako hirugarren zikloan topatu dira hutsune eta arrakala handienak.