Kooperatiba-heziketa eta -sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzue- tarako ekarpenaren -cofiparen- arauketa fiskala
-
1
Universidad de Deusto
info
ISSN: 1133-5130
Argitalpen urtea: 2022
Zenbakia: 63
Orrialdeak: 185-204
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Zergak: gaceta tributaria del País Vasco
Laburpena
Kooperatiben 11/2019 Euskadiko Lege berria onesteak aukera ematen digu Kooperatiba-heziketa eta -sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako ekarpenaren —COFIParen— tributu-araubidea aztertzeko. Hortaz, artikulu honen bidez funts horrek aplikagarri duen Euskadiko Lurralde Historikoen tributu-arauketa jorratu nahi da. Kooperatibei arau fiskal bereziak aplikatzen zaizkie bi arrazoiengatik: batetik, erregela batzuk ezarri dira tributu-arauak kooperatiba-sozietatearen ezaugarrietara egokitzea lortzeko, sozietate kapitalistetatik bereizten dituen ezaugarrietara eta, arrazoi horregatik, halako erregela fiskalak kooperatiba-sozietate guztiei aplika dakizkieke; eta bestetik, zenbait baldintza betetzen dituzten kooperatiba-sozietateei onura fiskalak aitortzen zaizkie. Lehenengo erregelak doikuntza-erregela deitzen dira eta guri interesatzen zaizkigu Kooperatiba-heziketa eta -sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako ekarpenera —COFIPera— eginiko zuzkidura gastu kengarria delako Sozietateen gaineko Zergan. Bigarren erregelak ere gure interesekoak dira, hots, zenbait baldintza bete dituzten kooperatibei aitortutako onura fiskalak, baldintzetarik bat edo batzuk lotu direlako COFIP behar bezala erabili edo aplikatzearekin.