Trans* pertsonek jarduera fisiko eta kirolean aurkitzen dituzten oztopoak
- Amaia Otegi Alvarez 1
- Uxue Fernandez Lasa 1
- Nagore Martinez Merino 1
- Lo Eizagirre Erguin 2
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
- 2 Lehen Hezkuntzako Irakaslea
ISSN: 1130-5738
Año de publicación: 2022
Número: 122
Páginas: 79-99
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resumen
Ikerlanaren helburua da jarduera fisiko eta kirolean (JFK) trans* pertsonen errealitatea aztertzea. Bereziki, zer zailtasun topatzen dituzten eta horiei aurre nola egiten dieten aztertu da. Marko teorikoan Butlerren genero-performatibitatea eta eredu sozioekologikoa erabili ziren. Bost trans* elkarrizketatu ziren, sakoneko elkarrizketa bidez, 18-32 urte artekoak. Emaitzetan trans* pertsonek dituzten hainbat oztopo azaleratu ziren JFKaren arloan: a) norbere baitako alderdiak, besteak beste, gorputz-itxurak zein hormonazioak sortuak, b) haien familiakideek, ingurukoek eta beste kirol-eragile batzuek eragindakoak, eta c) testuinguruko espazio ez-seguruetan jasaten dituzten gertaeren ondoriozkoak, aldagelak nabarmenduz. Ondorioetan azpimarratu da ezinbestekoa dela trans* pertsonen oztopo intrapertsonalen kudeaketan laguntzeko bitartekoak erraztea, ingurukoen begiradak hezi eta aldatzea eta JFKaren espazioak seguruak bihurtzea pertsona ororentzat. Lan honek kirolpolitiketan trans* pertsonen egoera hobetzeko neurriak susta ditzake.