Ekintza-ikerketa partehartzailea euskararen hiztun aktibo bihurtzeko babesgune eta zubi-espazio

  1. Estibaliz Amorrortu Gomez
  2. Jone Goirigolzarri Garaizar
  3. Ane Ortega Etcheverry
Revista:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Año de publicación: 2021

Título del ejemplar: Gazteak eta euskara

Número: 120

Páginas: 11-26

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Resumen

Euskararen hiztun aktibo bihurtu nahi duten hiztun gazteen mudantza-prozesua (Pujolar eta Gonzàlez 2013) erraztu dezaketen espazioetan jarriko dugu arreta. Ildo horretan, ekintza-ikerketa partehartzailea (Greenwood eta Levin, 2006) eginda burutu den Bilbo Handiko unibertsitate-ikasleen mudantza- prozesuak izeneko proiektua proposatu nahi dugu espazio gisa, eta erakutsi proiektu hori, eta burutzeko sortu den komunitate epistemikoa (Estalella eta Sánchez Criado 2018), mudantza-prozesuak errazteko espazioa izan dela berez, bai babesgune (Puigdevall, Colombo eta Puigdevall, 2019; Hernández, Iñarra eta Altuna, 2021, zenbaki honetan bertan) bai zubi-espazio (del Valle 2001). Espazio horrek, proiektuaren diseinua eta helburua bera kontuan hartuta, baldintza mesedegarriak eman ditu eraldaketa- prozesuetarako, bai hizkuntza-praktikei dagokienez (aktibazioa), bai pertsonen subjektibotasunei dagokienez, gazteek izandako hausnarketa kritikoaren prozesuari esker. Gazteen hizkuntza-ahalduntzerako eta eraldaketa-prozesurako funtsezkoak izan diren elementuak erakutsiko ditugu.