Competitividad al servicio del bienestar inclusivo y sostenible

  1. Mari Jose Aranguren coord.
  2. Patricia Canto Farachala coord.

Verlag: Orkestra-Instituto Vasco de Competitividad

Datum der Publikation: 2021

Art: Buch

Zusammenfassung

Lan honetan, lehiakortasunaren esanahi berri bat proposatzen dugu, logika ekonomikoa gainditzen duena, azken helburu gisa, lurraldeen ongizate inklusiboa eta jasangarria bilatzen baitu. Ikuspegi berri horretatik, lehiakortasuna prozesu sistemiko eta dinamikoa da, lurralde bateko eragile guztiek elkarlanean eraikitzen dutena. Arrazoi hori dela eta, testuinguruaren arabera aldatzen da, nahiz eta joera global handien eraginpean egon. Lanak ez du errezetarik eskaintzen; esparru jakin bat eskaintzen du, enpresei, administrazio publikoei eta unibertsitateei laguntzeko, ongizate inklusibo eta jasangarriaren zerbitzura egongo den lehiakortasuna lortzeko bidean, nork bere rolaren inguruko gogoeta egiten. Abiapuntua unibertsitatea da, lurraldeko eragileekin elkarrizketa prozesuak hasi baititu. Unibertsitate eraldatzailea, besteekin elkarlanean. Eta besteei eraldatzen lagunduz, bere burua ere eraldatzen duena.