Islamiar nortasuna eta esparru publikoa Euskal Herrian

  1. Etxeberria Mauleon, Xabier
  2. Ruiz Vieytez, Eduardo Javier
  3. Vicente Torrado, Trinidad Lourdes

Argitaletxea: Diputación Foral de Guipúzcoa = Gipuzkoako Foru Aldundia

ISBN: 978-84-96643-99-4

Argitalpen urtea: 2007

Mota: Liburua

Laburpena

Gure gizartean aniztasuna gero eta handiagoa da. Horren ondorioz,giza eskubideen kontzeptuak era kritikoan berrikusi behar dira, ikuspuntu demokratiko, inklusibo eta interkultural batean oinarrituta. Ikerketa lan honek araudi eta erakundeen egiturak erlijio-aniztasunera egokitzeko beharra agerian jartzen du, bereziki pertsona musulmanen presentziara. Hemen ageri diren hausnarketak ez dira teoria eta politikari, araudiari eta jurisprudentziari buruzko gogoetan bakarrik oinarritzen. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren hiritar musulmanei egindako elkarrizketa sakonen bidez eskuratutako informazioa ere erabili da. Ikerketa horren bidez agerian jarri nahi dena da beharrekoa dela giza eskubideen interpretazioa era kritikoan berrikustea egoera zehaz askotan, eta horrez gain, eguneroko esparru askotan eremu publikoa birformulatu behar dela, islamiar erlijioa dutebn pertsonei ere eskubide horiek bermatu ahal izateko.