Tenperatura aldaketak orekatzen dituen ehun adimenduna
- Moreno, Amaia
- Veloso-Fernández, Antonio 1
- 1 Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2022
Número: 42
Páginas: 87-106
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Material adimenduen presentzia gero eta nabarmenagoa da gaur egun, gehienbat ehungintzan. Material hauen artean poliuretanoak dira ezaugarri onenak aurkezten dituztenak, eta garrantzitsua da hauen trantsizio tenperatura gorputz tenperaturaren parekoa izatea, forma-memoria izaera aktibatzeko; beroa baita aplikatu beharreko kanpo estimuluetariko bat, aplikazio gisa biomedikuntzan edo arropetan erabili ahal izateko. Giza gorputzak berez orekako tenperatura bat dauka eta homeotermoa da, hala ere, naturak eskaintzen dituen mugak gaindi daitezke ehunetan fasez aldatzen diren materialak jarriz gero; modu horretan eramaileak konfort termikoa izanik momentu oro. Lan honetan, material konposatu edo konpositeak aztertuko dira, konkretuki polimeroz eta partikulaz osatuta daudenak; zuntzak edo hariak bilakatuko direnak estrusio prozesuaren bidez, amaieran, aipatutako propietateak eguneroko arropetan eraman ahal izateko.