Errekuperazio funtzionaleko unitate bateko adinduetan minaren, nutrizio egoeraren eta ebaluazio geriatriko integraleko parametroen arteko erlazioaerrehabilitazioaren eraginaren eta gertakarien arrisku faktoreen analisia
- URQUIZA ABAUNZA, MIRIAM
- Ana Rodríguez Larrad Directora
- Jon Irazusta Astiazaran Director
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 27 de enero de 2022
- Francisco Javier Gil Goicouria Presidente
- Idoia Labayen Goñi Secretario/a
- Ane Uranga Echeverría Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Ebidentziaren arabera, errahabilitazio geriatrikoak, ospitalizazio akutua izan duten adinduetan onurak dituela erakutsi du. Hala ere, hobekuntzak aldagarriak izan daitezke pazientearen arabera. Beraz, ezinbestekoa da arrakasta baldintzatu dezaketen aldagaiak identifikatzea. Horien artean mina eta nutrizio egoera daude. Era berean, egonaldian zehar, pazienteek jasan dezaketen gertakariak (erorketak, ospitalizazioak¿) aurreikusten dituzten aldagaiak identifikatzea ezinbestekoa da, errehabilitazioa baldintzatu dezaketelako.Hori horrela, doktorego tesi honetan, errehabilitazio geriatrikoa burutzen zeuden adinduetan, ingresuko minak, minaren maneiuak parámetro ezberdinekin zuen lotura eta gertakariak aurreikusteko faktoreen analisia burutu da.Ondorio nagusienak, minaren intentsitateak, minaren maneiuak eta nutrizio egoerak, aldagai ezberdinakin zuen lotura antzeman dugu, eta erlazio hau desberdina izan da errehabilitazio ingresu arrazoiaren arabera. Era berean, gertakariak aurreikusteko aldagaiak, desberdinak izan dira ingresu arrazoiaren arabera. Hortaz, doktorego tesi honek, agerian uzten du, ingresu arrazoiaren arabera burutu beharreko estrategiak desberdinak izan beharko liratekeela, bai errehabilitazioaren eboluzioa hobetzeko edota gertakariak ekiditzeko.