Pertsona ardatz duen preskripzio eredu baten eragina bizitzaren amaieran ospitaleratuta dauden paziente geriatrikoetan

  1. FERRO URIGUEN, ALEXANDER
Dirigida por:
  1. Francisco Javier Gil Goicouria Director
  2. Enrique Echevarría Orella Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 08 de noviembre de 2021

Tribunal:
  1. Jon Irazusta Astiazaran Presidente
  2. Idoia Labayen Goñi Secretario/a
  3. José Javier Yanguas Lezaun Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 156685 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Tesi honen helburu nagusia bizitzaren amaierako fasean ospitaleratutako paziente geriatrikoetan pertsona ardatz duen preskripzio (PAP) eredu bat aplikatzeak tratamendu farmakologikoaren egokitzapenean duen eragina ebaluatzea da.R. Bermingham Ospitaleko Eriondo Geriatrikoko Unitatean egin zen interbentzio ikerketa prospektiboa, kontrolatua eta ausazkoa da. NECPAL CCOMS-ICO© testaren arabera, baldintza kroniko aurreratuak eta arreta aringarriaren beharra zuten 65 urtetik gorako gaixoak identifikatu eta ikertu ziren. Guztira 114 paziente erregistratu ziren, 57 kontrol taldekoak eta beste horrenbeste interbentzio taldekoak. Bizitzaren amaierako fasean dauden pertsonetan, PAP eredu baten aplikazioak medikamentu kronikoen gutxitzea eta tratamendu farmakologikoen egokitzapena neurtzeko erabiltzen diren irizpide eta aldagaien hobekuntza egiaztatu du.Eredua aplikatzearen eragina egonkor mantendu da ospitaleko alta emaneta ondorengo lehen 3 hilabeteetan, batez ere STOPP Frail irizpide eta farmakoen arteko interakzioetan, ondorioz, medikamentuen iatrogeniari loturiko arriskua murriztu egin ahal izan da.Ospitaleko altaren ondoren, eta denborak aurrera egin ahala, kontsumitutako medikamentu kronikoen batazbesteko kopuruak, karga antikolinergiko eta lasaigarriak eta konplexutasun terapeutikoak okerrera egin dute berriro, emaitza horiek agerian utzi dutelarik asistentzia-maila desberdinen artean zainketen segimenduak izan dezakeen hobekuntza marjinean. PAP ereduari esker, ospitale-alta jaso eta lehen hilabetean larrialdietara egiten diren bisitak murriztu ahal izan dira, nahiz eta efektu honek ezin izan duen denborak aurrera egin ahala iraun. Hori dela eta, ospitale eta lehen mailako arretaren artean lankidetzarako sare berriak sortzeko beharra planteatzen da.