Euskararen hiztun aktibo bihurtzeko gakoak
ISSN: 1130-8435
Año de publicación: 2017
Título del ejemplar: Hiztun Berriak
Número: 104
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Resumen
Euskara familiatik kanpo ikasi duten euskaldunek talde estrategikoa osatzen dute normalizazioari begira. Hiztun horiek hiztun aktibo bihurtzen diren ala ez berebiziko garrantzia dauka euskara gero eta gehiago erabili dadin. Artikulu honetan, muda kontzeptua (Pujolar eta beste 2010) erabilita, euskararen hiztun berrien hiztun aktibo bihurtzeko prozesuak aztertzen dira, kasu arrakastatsuak eta ez arrakastatsuak erakutsiz eta prozesuan gertatzen diren gako mesedegarriak eta oztopoak seinalatuz. Datuak, gehien bat kualitatiboak eta Edukiaren Analisiaren bidez aztertuta daudenak, Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak izeneko ikerketatik hartu dira. Hizkuntza-politikarako ildo batzuk proposatzen dira, bereziki zein hiztun-profiletan eta ze norabideetan esku hartu beharko litzatekeen.