Zergatik eskolaratzen dituzte gurasoek seme-alabak euskarazko hizkuntza-ereduetan?

  1. Amorrortu, Estibaliz
  2. Ortega, Ane
Aldizkaria:
Euskera ikerketa aldizkaria: Revista de Investigación de la Real Academia de la Lengua Vasca

ISSN: 0210-1564

Argitalpen urtea: 2009

Zenbakien izenburua: Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak

Alea: 54

Zenbakia: 2

Orrialdeak: 579-602

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Euskera ikerketa aldizkaria: Revista de Investigación de la Real Academia de la Lengua Vasca

Laburpena

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren azken eskolaratze-datuek hizkuntza-eredu elebiduna eta, are gehiago, euskarazko murgiltze-ereduaren etengabeko eskaeraren igoera berretsi dute. Artikulu honetan gurasoek, eta bereziki guraso erdaldunek, zein arrazoik bultzatuta hartzen duten hizkuntza-eredu horien aldeko ebatsia aztertzen da. Batetik, euskarazko ereduen alde egiteko integrazio- eta tresna-motibazioak daude; bestetik, euskarari berari, hizkuntza-jabekuntza eta ikaskuntzari eta elebitasun eta eleaniztasunari buruzko aurreiritziek ere eragiten dute gurasoen erabakian. Aurkeztuko diren datuak erdaldunen euskararekiko aurreiritzi eta jarrerak aztertzen dituen ikerketa zabalago baten bildu dira.