Poto berriro ez egiteko.Bertso-eskoletako emakume bertsolari-irakasleen ekarpen metodologikoa

  1. Vanesa FERNÁNDEZ RODRÍGUEZ
  2. Amaia ALVAREZ-URIA
  3. María Teresa VIZCARRA MORALES
Revista:
Egan: literatura aldizkaria

ISSN: 0422-7328

Año de publicación: 2021

Número: 3-4

Páginas: 41-75

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Egan: literatura aldizkaria

Resumen

Artikuluaren helburu nagusia bertso-eskoletan irakasle diren emakume bertsolariek eskolak ematean erabiltzen dituzten metodologiak, irakasteko moduak eta baliabideak nolakoak diren ezagutzea da, eta horrekin eredu tradizional-patriarkaletik berritzaile-feministara pasa direla frogatu eta haien kontzientzia feministak horretan eragina izan duen egiaztatu nahi da. Horretarako, 10 emakume bertsolari elkarrizketatu dira eta 2 emakume bertsolari-irakasleren jarduna behatu da haien eskoletan. Eskuratutako emaitzen arabera ondoriozta daiteke irakasle hauen metodologiek, irakaste estiloek eta baliabideek gaurkotze prozesu bat bizi izan dutela. Alde batetik, globalizazioak ezagutzak transmititzeko moduan aldaketak ekarri ditu. Bestetik, Bertsozale elkartearen materialetan aurreko mendean pedagogo batzuek proposaturiko teoria berritzaile eta kritikoek lekua dute. Bukatzeko, lidergo dialogikoa sustatzen da eta guztien ahotsak kontuan hartzen dira. Horrekin batera, oso lotuta dago kontzientzia feministak berarekin dakarren pedagogia feminista. Izan ere, egungo emakume bertsolari-irakasleek lanean dihardute ikasle kritikoak izan daitezen, eredu hegemoniko patriarkalak inposatutako praktika diskriminatzaileak erreproduzitu edo jasan ez ditzaten bertsozale eta pertsona bezala.