Bigarren hezkuntza eta batxilergoaanimalia eta landareen gaineko ezagutza, eta espezie exotikoek biodibertsitatearen kontserbazioan duten eraginaren gaineko pertzepzioa
- Irune Etxebarria
- Alvaro Antón Baranda
- Maria Loreto García-Arberas
ISSN: 1988-5911
Ano de publicación: 2021
Número: 27
Tipo: Artigo
Outras publicacións en: Ikastorratza, e-Revista de didáctica
Resumo
Aldaketa globalen artean, biodibertsitatearen galerak duen garrantzia ukaezina da; eta bere iturburuan dauden arrazoien artean, espezie exotikoen inguruko arazo eta ondorioek garrantzi handia dute. Hala ere, espezie exotikoen inguruko problematika, horren kausak eta ondorioak barne, ez dirudi gizartean egokiro barneratuta daudenik. Horregatik, biodibertsitatearen gainean horrek duen eragina eskola mailan ezaguna ote den, eta horren gainean hezkuntza sisteman hutsunerik ote dagoen aztertzeko garatzen da ikerketa hau. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle eta irakasleek inkesta bati emandako erantzunen bitartez ikusi da hutsune hori existitzen dela, eta gaia lantzerako orduan zailtasunak daudela; bereziki ezagutza maila eta interes-urritasunari dagokionez.