Erakundeen komunikazio publikoaren egokitzapena pandemiaren lehen hilabeteetan
- Asier Basurto Arruti
- Eduardo Apodaka Ostaikoetxea
- Irati Agirreazkuenaga Onaindia
- Idurre Eskisabel Larrañaga
- Beatriz Zabalondo Loidi
ISSN: 1130-8435
Year of publication: 2021
Issue Title: Europako hizkuntza-aniztasunaz
Issue: 121
Pages: 193-205
Type: Article
More publications in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Abstract
COVID19aren pandemiaren agerpenaren lehen hilabeteetan komunikazio publikoa egiten duten denetariko erakundeek beren jarduna egokitu behar izan zuten osasun krisiak eragindako salbuespenezko baldintzetara. Artikulu honetan komunikazio ardurak dituzten pertsonen bizipenetan oinarrituta aztertzen dira erakundeetan gertatutako aldaketak, arreta berezia jarriz hizkuntzen erabilerari eta hizkuntza gutxituaren kudeaketari. Bat-batean heldutako krisi egoerak proban jarri ditu erakundeen komunikaziorako prozedurak eta gaitasunak. Komunikazio-lanak erakunde bakoitzaren barruan jokatzen duen papera eta duen garrantzia agerian utzi du eta luzaroan iraungo duten aldaketak eragin ditu.