An investigation into the processing of unaccusativity and PHI-Featuresevidence from native and non-native speakers of basque and spanish
- MARTINEZ DE LA HIDALGA MALLA, GILLEN
- Itziar Laka Mugarza Directora
- Adam Zawiszewski Director
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 12 de julio de 2021
- Iraide Ibarretxe Antuñano Presidente/a
- Kepa Erdozia Uriarte Secretario
- Aritz Irurtzun Sviaguincheva Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Tesi honetan argumentu egitura, tasunak eta natibo/ez-natiboen prozesamendua jorratu ditut, etahorretarako zehaztasuna, erreakzio denborak eta garunaren aktibitatea neurtu ditut. Lehenik eta behin,Perlmutter-ek (1978) Hipotesi Ezakusatiboa (HE) aurkeztu zuen, eta defendatu zuen badirela bi predikatuiragangaitz mota: alde batetik, ezakusatiboak, argumentua bakarra objektu gisa sortu eta gai rolsemantikoa dutenak; eta beste alde batetik, ezergatiboak, argumentu bakarra subjektu gisa sortu eta egilerol semantikoa dutenak. Euskaraz eta gaztelaniaz erakutsi dut garun aktibitate ezberdina sortzen delapredikatu ezakusatibo eta ezergatiboak prozesatzean, eta erakutsi dut predikatuen prozesamendu kostuakaldatu egiten direla hizkuntzaren kasu ezarketaren arabera.Bigarrenik, phi-tasunen prozesamendua aztertu dut. ERPen bitartez, pertsona eta numero tasunak nolaprozesatzen diren ikertu dut euskaraz eta gaztelaniaz, eta emaitzek erakutsi dute pertsona eta numeroaezberdin prozesatzen direla euskaraz zein gaztelaniaz.Hirugarrenik eta azkenik, tesion natiboen eta ez-natiboen prozesamendua ikertu dut. Ez dago argi eznatiboeknola prozesatzen duten hizkuntza. Hemen, natiboak eta maila altuko elebidun goiztiarrak ikertueta konparatu ditut bai euskaraz, eta baita gaztelaniaz ere. Tesi honen bitartez, erakutsi da maila altuetan,eta jabekuntza goiztiarretan, ez-natiboak hizkuntza natiboen gisara prozesatzeko gai direla.