Ebaketa-erradioaren eragina Inconel®718 fresatzeko erreminten bizitza erabilgarrian

  1. Del Olmo-Sanz, Ander 1
  2. Gómez-Escudero, Gaizka 1
  3. Fernández-Lucio, Pablo 1
  4. Celaya, Ainhoa 1
  5. López de Lacalle, Luis Norberto 2
  1. 1 Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  2. 2 Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (UPV/EHU)
Aldizkaria:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Argitalpen urtea: 2021

Zenbakia: 40

Orrialdeak: 361-373

Mota: Artikulua

DOI: 10.1387/EKAIA.22061 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openSarbide irekia editor

Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Laburpena

Sektore aeronautikoan erabiltzen diren super-aleazio termorresistenteak lantzea erronka zaila da, ebaketa-erremintak azkar higatzen baititu. Horregatik, erreminta horien errendimendua hobetzeko, fabrikatzaileek, ebaketa geometriaren eragina ulertzea funtsezkoa dela uste dute. Hori dela eta, artikulu honetan erremintaren ebaketa sorbatzeko erradioak eta jaulkitze- zein azpijan-angeluek daukaten eragina aztertzen da. Abiapuntu gisa, diseinu esperimental (DOE) bat burutu da, non aurrean aipatutako hiru parametroen eragina kuantifikatzen den, Elementu Finituen Metodoaren (EF) bitartez. Ondoren, proba esperimentalei ekin zaie, EF softwaretik lortutako emaitza teorikoak balioztatzeko. Emaitzek erakusten dute ebaketa sorbatzearen erradioak erremintaren higaduran eragin zuzena daukala eta balio egokia aukeratuz erremintaren bizitza erabilgarria areagotzeko gai dela.