Ebaketa-erradioaren eragina Inconel®718 fresatzeko erreminten bizitza erabilgarrian
- Del Olmo-Sanz, Ander 1
- Gómez-Escudero, Gaizka 1
- Fernández-Lucio, Pablo 1
- Celaya, Ainhoa 1
- López de Lacalle, Luis Norberto 2
- 1 Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- 2 Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (UPV/EHU)
ISSN: 0214-9001
Datum der Publikation: 2021
Nummer: 40
Seiten: 361-373
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Zusammenfassung
Sektore aeronautikoan erabiltzen diren super-aleazio termorresistenteak lantzea erronka zaila da, ebaketa-erremintak azkar higatzen baititu. Horregatik, erreminta horien errendimendua hobetzeko, fabrikatzaileek, ebaketa geometriaren eragina ulertzea funtsezkoa dela uste dute. Hori dela eta, artikulu honetan erremintaren ebaketa sorbatzeko erradioak eta jaulkitze- zein azpijan-angeluek daukaten eragina aztertzen da. Abiapuntu gisa, diseinu esperimental (DOE) bat burutu da, non aurrean aipatutako hiru parametroen eragina kuantifikatzen den, Elementu Finituen Metodoaren (EF) bitartez. Ondoren, proba esperimentalei ekin zaie, EF softwaretik lortutako emaitza teorikoak balioztatzeko. Emaitzek erakusten dute ebaketa sorbatzearen erradioak erremintaren higaduran eragin zuzena daukala eta balio egokia aukeratuz erremintaren bizitza erabilgarria areagotzeko gai dela.