Harrotasun morala: oinarrizko ikerketa eta hezkuntza-inplikazioak

  1. Susana Conejero Lopez
  2. Aitziber Pascual Jimeno
  3. Jara Mendia Garcia
  4. Jon Zabala
  5. Itziar Etxebarria Bilbao
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2021

Número: 118

Páginas: 129-145

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.118.2021.7 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen enpatiak edo erru-sentimenduek jokaera moralean duten balioa. Emozio horiez gain, ordea, bada behar beste aztertu ez den beste zenbait emozio. Horietariko bat harrotasun morala da, moralki positiboa den ekintza bat egitearen ondorioz senti dezakegun emozioa. Artikulu honetan, emozio horri buruz gaur egungo ikerketen berrikuspena egingo da, ikerketa urria, hasiberria. Zehazki, hezkuntza-arloan inplikazio garrantzitsuak dituzten bost ikerketa xehetasunez azalduko dira. Lehenengo biek harrotasun moralak motibazioan dituen onuretan jartzen dute arreta. Beste hirurak, berriz, harrotasun morala modu paradoxikoan ahuldu dezaketen elementuetan ardazten dira: kostu pertsonalak eta taldearen gehiengoaren aurka joatea. Azkenik, lan horien hezkuntza-inplikazioei buruz hausnartuko da; alde batetik, hezkuntza moralean emozio horren garapena estimulatzearen komenigarritasuna azpimarratzen da; bestetik, emozio horren kontra jokatzen duten faktoreei aurre egiteko haurrak hezi behar direla azpimarratzen da, bereziki, taldearen eragin negatiboarengandik aska daitezen.