Izozte-urtze ziklo bidezko mintz-ereduen fusioa

  1. Gutierrez Monasterio, Bingen
  2. Goñi, Felix
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Año de publicación: 2020

Número: 37

Páginas: 175-188

Tipo: Artículo

DOI: 10.1387/EKAIA.21109 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumen

Mintz ereduak, bai zelularen, baita zelularen organuluen arkitektura, imita dezaketenez, proteina-lipido elkarrekintzak, geruza bikoitzean txertatutako proteinen egiturak edota mintzen dinamika ikertzeko erabilgarriak izan daitezke. Gainera, mintz ereduen diseinu kontrolatu bat egiteko aukera existitzen denez, beraien konposizio fisiko-kimiko eta tamaina jakineko egitura lipidikoak sortuz, hauek izan ditzaketen erabilerak gero eta ugariagoak izaten ari dira, horien artean aurkitzen dira hain zuzen ere fusio prozesua ikertzeko entseguak. Jakina da, zeluletan fusioa oso prozesu garrantzitsua dela; espermatozoideek burutzen duten obuluaren ernalketa, exozitosi konstitutibo eta arautua edota organuluen biogenesia esaterako, fusio prozesuetan oinarritzen dira. Ikerketa honetan, izozte-urtze ziklo bidezko mintz ereduen fusio kontrolatu bat burutzeko teknikaren efikazia neurtu da. Tamaina (SUV, LUV eta MLV) eta konposizio molekular ezberdineko (fosfatidilkolina edota fosfatidilkolina, esfingomielina, fosfatidiletanolamina eta kolesterol kantitate ezberdineko) mintz ereduak erabili dira. Fusio maila erresonantzia bidezko energia transferentzia (FRET) izeneko teknikaz neurtu da, honetarako NBD-PE eta Rho-PE markatzaile fluoreszenteak mintz ereduetan txertatuak izan direlarik. Horrela ba, ikerketa honetan, saiakuntza mota hauetan erabili beharko litezkeen mintz eredu eta lipido mota egokienak, markatzaile fluoreszente kantitate eta izozte-urtze ziklo kopuru optimoa eta fusio osteko egitura lipidikoen morfologia ikertu dira. Azkenik, teknika hau GUV izenez ezagutzen diren mintz ereduak sortzeko baliogarria izan daitekeela frogatu da